BILAKETAK

Zirimola

RSS-Podcast

aa

Gaurko Zirimola Xabier Izaga kazetariak ekarri digu; Nafarroan UPN eta PSNren aurteko bateratzea naturaren aurkakoa ez, logikoa dela azaldu digu.

Mati Iturralde ha cerrado hoy el magacine matinal de Kalegorrian con su firma en Zirimola.

Eneko Barberenak zirimolara ekarri digu horren ezagunak diren “tertulianoen” abenturak. Berak ere, ofizioz aldatu eta guztiaz ezer ere jakin gabe hitz eginez bizitzeko bideari heltzeko tentazioa aitortu du.

Goizeder Taberna Euskal Herriko Kazetako zuzendariak ekarri du gaurko Zirimola Kalegorrian saiora. Pierres Larzabalen “Ibañeta” antzezlana berriz taularatu dutela eta orduan Orreagan irabazitako gudu hura orain nola amaituko den itauntzen du.

Borja Sarrionandiak Bilboko San Inazio auzoko Jose Maria Temprano langilearen heriotza hartu du mintzagai, hilketa batzuekiko eta besteekiko instituzioek eta ordezkari politikoek duten jarreraz mintzatu da Zirimolan, Kalegorrian magazinaren azken sinaduran.

Josu Txapartegik Xabier Portugal ekarri digu gogora. Bere itzul-inguruan ezker abertzaleak sortu duen pertsona izaera bereziaz mintzo zaigu. Emankorra, langilea, sustraitua, irekia, xumea eta aldi berean sendoa, duintasun baten inguruan bizitza eraikitzen duena… Gizarte orekatuagoa lortzeko modu horretako pertsonak izatearen garrantzia azpimarratu du.

Xabier Izagak ikasturte hasieran gainera etorri zaizkigun “ekaitz politikoei” aurre egiteko “berokiak” proposatu dizkigu.

Bilbon, bideo kameraz josi nahi dute kalea “delinkuentziaren aurkako borroka” aitzakia hartuta. Kontrol sozialerako nahia ez dago justifikatuta. BORJA SARRIONANDIA

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »