BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Txaranga musikak dituen bide anitzetako batzuk dira Hegoaldeko ostatuan entzun diren adibideak; Hypnotic Brass Band New Yorketik, Labrassbanda Alemaniatik edota Mirco Menna Italiatik. Horietaz gain Le Trio Joubran hiruko Palestinarraren azken lana entzuteko parada izan da. Palestinako musikaren enbaxadoretzat hartuak Joubran anaiek bertako musikaren alderik finena erakutsi zuten. Azkenik Mayte Martin Kataluniar flamenko kantari handiaren azken lana ere estreinatu da.

1991ean Frankie Kennedy, Belfasteko txirula joleak eta Mairéad Ní Mhaonaigh Gweedorwko kantariak  Altan izeneko diskoa kaleratu zuten. Hortik sortutako taldeak diskoaren izen hartu eta Irlandako herri musikaren talderik estimatuenetakoa bilakatu da. Gaelikoz kantatzea eta herri musikaren ikuspegi liriko eta akustikoak ikurtza hartuta mundu osoan barreiatu dute eta Zeltiar musikak 90ko hamarkadan izandako loraldiaren (Capercaille, Shogleniffty, Four Men An a Dog….) izenik aipatuenetakoa bilakatu dira. Haien musika entzunez ospatu dira taldearen 25. urte Hegoaldeko Ostatuan.

Etran Finatawa Bodawe/Tuareg taldeak hirugarren lan luzea kaleratu berri du (Tarkat Tatjje) baina une berean baita Tamikrest talde Tuaregak haien lehenengoa (Adagh). Biak aurkeztu eta Saharako “bulesaren” doinuak nagusitu dira Hegoaldeko Ostatuaren saioan. Horretaz gain Yossou N’Dour Senegaldarrak Reggae doinuz osatutako “Dakar- Kingston” diskoa eta Ry Cooder eta Chieftains taldeak elkarlanean kaleratutako “San Patricio” diskoak ere entzun dira, bertan agertzen den Cancion Mixteca kantuaren ibilbidea jarraituz.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatua saioan Brownour rock latinoa eta funka beltza uztartzen dituen talde texarra entzun da, baita duela gutxi, seikoetak kaleratutako “Aguilas y Culebras” bigarren disko luzean ere. Diskoa aurkeztu eta talde berak Vieux Farka Touren kantu bati egindako erremixa ere entzun da. Horretaz gain, dagoeneko gaixo zegoen Ali Farka Tourek eta Toumani Diabatek grabatutako azken elkarlana Ali & Toumani, eta azkenik balkanetako musika elektronika eta dantza musika uztartzen dituen Balkan Beat Box New Yorkeko bikote interesgarriaren azken diskoa aurkeztuko da.

Peruko 70ko hamarkadako rock psikodelikoaz eta Kolonbiako erritmo afroetatik (txampeta, pika) edaten duen Systema Solar taldeaz gain, batik bat rock Argentinarrak bete ditu hegoaldeko ostatuaren minuturik gehienak. Horretarako  taldearen ibilbideari errepasotxoa  egina da. Haien azken lana “El Arte De La Elegancia” (EMI 2010) estreinatzeaz gain haren kantuen hainbat bertsio entzun dira Los Pericos, Nortec Collective edota Aterciopelados taldeen eskutik.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan Systema Solar talde kolonbiarra entzuteko parada izan da. Taldeak bertako erritmo afro kolonbiarrak jorratzen ditu “pika” (soundsystem) moduan, Verbenautica du izena lehen lan luzeak eta dantzarako gonbidapen ozena luzatzen du. Bako Dagnon kantaria Maliko kantaririk bikainenetako eta ahaztuenetakoa izan da azken urteotan Sidi Ba disko berriak ordea aktualitatera ekarri da. Kotarashkyk berriz Bulgariako ijituen medlodia eta doinu ahaztuak berreskuratu eta elketronikarekin uztartu ditu eta azkenik Marta Topferova Txekiarra bilakatzen ari da gaztelaniazko kantagintzaren erreferentzia ezin bestekoa. Horren adibidea da oraintxe kaleratu duen Trova bosgarren diskoa.

Hegoaldeko Ostatuaren 152. saioan, nahiz eta kontrajarria dirudien, bi esparru horiek jorratuko dira. Mas Achilifunk eta Back To Peru bildumen bigarren aleak erabili ditu Andoni Tolosak horretarako. Lehenak Kataluniako rumba berritzailearen izen batzuk gogoratzeko parada ematen du, elektronika eta rumba dantzagarriez betetako kantu sorta baten bidez. Besteak Peruko 70ko rock eta psikodeliaren ezagutza egiteko aukera eskaintzen du.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan saioan urte hasierakin hildako Lhasa De Sela  eta Kattie McGarrigle gogora ekarrita abiatu da. Horrekin batera Faudel, Angelique Kidjo, Marta Sebestien Hungariar kantari handiak azken 10 urtetan kaleratzen duen lehen bakarkako lana eta Mamer Txinarraren basamortuko kantuak biltzen dituen lehen lana estreinatu dira. Horrekin batera Saharauiar kantaririk estimatu eta ospetsuena den Marian Hassan bikainaren azken lana ere estreinatu da.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »