BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Serbia osoko fanfar motako talderik ezgunenetakoa da Boban eta Marko Markovich anaiek osatutako orkesta. Behin baino gehiagotan Gucako jaialdi entzutetsua irabazia Balkan guztietako erreferentzia bilakatu dira. Oraintsu kaleratu duten Devla diskoa aurkeztu da Hegoaldeko Ostatuan. Horrekin batera baita Rachid Taha aljeriarraren azkena, Bonjour, ere aurkeztu genuen. Eta bi filmetako soinu banden interpretazio bitxiak ere entzun genituen.

Kuban, son, salsa, jazz, troba…. musikez gain 70ko hamarkadan munduko bazter gehienetan bezala funk musikak protagonismo handia hartu zuen; Juan Pablo Torres tronboi jotzailea edota Los Papines taldea horren lekuko. Baina askoz ere gehiago izan zen eta horren adibide parea jaso da Hegoaldeko Ostatuko saio honetan. Horretaz gain Bebel Gilberto Brasildarrak edota Buika Espainarrak kaleratu berri dituzten azken lanak estreinatu dira.

Susana Baca Peruar kantari handiak, Samitar kantaririk estimatuenak Mari Boinek, Aragoidar jota eta Kubatr rumba uztartzeko ausardia duen Carmen Paris eta Brasilgo ahotsik ederrenetakoa duen Virrginia Rodriguesek bat egin dute Hegoaldeko Ostatu honetan Turkiar musika “berria” ulertzeko ezinbestekoa den Doublemoon diskoetxe Turkiar/AEBtarrarekin. Guztien azken diskoak estreinatu dira saio honetan.

Andoni Tolosak argentinako kantariari eskainitako saioa aurkeztu du. Urriaren 4ean hil zen Buenos Airesen Mercedes Sosa kantaria. Argentinako eta Hego Amerikako kantaririk estimatuenetako bat izan da azken hiru hamarkadetan. Argentinako musika herrikoiaren berpiztea ekarri zuen Movimiento Nueva Cancion izenekoaren sortzaileetako bat izanik bere konpromisoak desherrira bidali zuen Videlaren estatu koleparen ondoren. 1982an Argentinara itzuli eta bertako musikaren izenik nagusienetakoa bilakatu zen bai Argentinarrentzat zein munduko beste edozein musika zalerentzat. Bere kanturik ezagunenetako batzuk entzun dira bere omenez osatutako hegoaldeko ostatuaren saio honetan.

Amr Diab kantari Egiptiarra. Joe Bataan musikari latino mitikoaren itzulera Los Fulanos talde Katalandarrarekin batera. Sei urteren ondoren, Ruben Blades Panamarraren “Memorias del Subdesarrollo” diskoaren aurkezpena. Bassekou Kouyate Maliarraren N-gonia. Alisdair Roberts kantari ingelesaren zapore klasikodun folk-rocka. Rocka eta Ukraniar herri musikak uztartzen dituen The Ukrainians taldea. Gnawa Diffusion taldea desagertu eta bertako kantariaren Amazigh Katebenb bakarkako aurkezpena…. guztiak Hegoaldeko Ostatuaren saioan.

Urtearen azken hiruhilekora hurbildu ahala kaleratzen hasiko dira urteko errepasua izan ohi diren zerrendak. Womwx erakundeak dagoeneko, oso azkartiar aurten, kaleratu du 2009ko diskorik garrantzitsuenen zerrenda. Zerrenda hori ardatz hartuta Hegoaldeko Ostatuan bertan agertzen diren artista eta diskoak entzuteko parada eman dio entzuleari. Oumou Sangare, Novalima, Staff Benda Bilili edota Lila Downs dira zerrenda honetan agertzen direnetako batzuk.

Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuaren ikasturte berria abiatu du eta saioan palestina eta afrikako nobedadeak aipatu ditu.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan munduko musika doinu ugari entzungo dira, Rosalia de Souza, Bela Flek…tarteko.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »