BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan Lura Cabo Verdeko kantariaren Eclipse, Deolinda Lisboatarraren Cançao Ao lado eta Mariana Aydar Brasildarraren Peixes, Passaros, Perssoas diskoak estreinatu dira. Lehenak Cabo Verdeko musikaren alderik beltzena erakusten digu, bigarrenak fado berritzailearen aldarterik emankorrena eta azkenak samba eta pop musikaren uztarketa. Horretaz gain, Planxty Irlandar talde “mitikoari” buruz era aritzeko denbora hartu da.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika saioan besteak beste Neil Young musikari kanadiarraren eta Estatu Batuetako Leonard Cohen azken diskoa entzun dira.

Andoni Tolosarekin berriki kaleratu den Christy Moore kantari Irlandarraren 36. diskoa (bakarka zein Planxty edota Moving Hearts taldeekin) entzun da. Hori eta bere ibilbide luzea (1965ean hasi zen jende aurrean kantatzen) ospatzeko haren ibilbide musikala errepasatzeko erabili da saio. Bere kanturik ederrenetako batzuk nahiko bertsio bitxietan (zuzenekoak…) gozatzeko aukera izan da.

Andoni Tolosak Hegoaldeko ostatuan Fermin Muguruzaren Check Point filmearen inguruko saioa aurkeztu du.

Extra Golden, Chicha Libre, Dengue Fever… taldeek rocka eta munduko musikak uztartzeko modu beretsua erakusten dute, nahiz eta lehenak Afrikar musikari, bigarrenak Peruko 70eko musika herrikoiari, eta azkenak Kanbodiako garai bereko rockari egin erreferentzia. Guztien azken diskoak entzun eta gainera Steve Earle eta Justin Townes Earle aita-semeen lanak entzun ditugu Hegoaldeko Ostatuan. Azkenik, country folk gotikoaren errege-erreginen, The Handsome Family bikotearen, azken lan bikaina estreinatu dugu.

Andoni Tolosak afrikako herri honetara bidai musikala egitea proposatu du. Joan den mendeko 50 eta 60 hamarkadetan zehar Adis Abbeba Etiopiako hiriburua bilakatu zen Afrika osoko hiri musikalik nagusienetakoa. Horretan zer ikusia izan zuten hainbat musikariren lanak ez du gaurkotasunik galdu, edo hori ematen dute aditzera hilabete gutxiren buruan kaleratu diren bi diskook; Dub Colossusen “A Town Called Adis Abbeba” eta Mulatu Astatke eta Heliocentrics elakrlanaren “Inspiration Information”. Bietan uztartzen dira Ethio Jazz delakoaren aztarnak eta gaurkotasunez betetako bestelako erritmoak eta bideak dub eta elektronika adibidez.

Astero egiten duen bezala, Andoni Tolosak munduko musika ezberdinak ezagutzeko bidaia aurkezten du, aldi honetan Eleftheria Arvanitaki greziar kantariaren disko berria, Bonnie Prince edota Johnny Flynn folk abeslariaren doinuak eskainiz.

Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuan munduko doinu ezberdinak ezagutzeko parada eman du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »