BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Brasilen sortu zen 50ko hamarkadaren amaieran eta poliki-poliki, hasiera batean AEBtara eta ondoren mundu osora zabaldu zen Bossa Nova musika entzun da Hegoaldeko Ostatuan. Sambaren irakurketa kultua zena, bihurtu zen Brasilgo musikaren enbaxadorerik nagusiena haren mugetatik kanpo. Hegoaldeko Ostatuaren saio honetan errepasua egin da musika mota honen hastapenetatik orain arte egindako ibilbideari eta bide batez klasiko mordoxka bat entzun dira bere protagonisten ahotsetan.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko ostatuan 2008ko errepasoaren bigarren atala entzun da. Joan den urteko errepasuaren bigarren atal hau berezia da batik bat iraupena dela medio, bi orduko saioa baitda. Bigarren atal honetan ingeles eta zeltiar jatorriko musikei, Brasildar musikei eta azkenik musika latinoei kasu egin da. Kila, Bellowhead, Chico Cesar, Curumin, Omara Portuondo, Calle 13, Keziah Jones, Zuco 103 izan ziren saio honetan agertutako artistetako batzuk.

Urtero legez urte amaiera hurbildu ahala, igarotako 365 egunetako errepasu musikala egitea tokatu zaio Andoni Tolosaren Hegoaldeko ostatua saioari. Hauxe da Hegoaldeko Ostatuaren errepasuaren lehen atala. Bertan, batik bat, ekialdeko musikei egin da kasu; Egipto, Magrebh, Turkia, Albania, Txekia…… baita L’attirail talde estimatuak 2008an kaleratutako “Kara Deniz” diskoa ere. Musika instrumental onirikoa zorionez bizirik dagoela gogoratuz.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika saoian doinu afrikarrak nagusi izan dira, haurrei zuzendutako musika bildumek leku garrantsisua izan dutelarik.

Afro pop musika aipatuta 80ko hamarkadan mundu osoa irabazi zuen artista afrikarren belaunaldi oso bat etorriko zaigu burua; Mory Kante, Yossou N’Dour, Toure Kunda… Gaur egun ordea, batik bat, AEBn eta Erresuma Batuan hainbat rock eta pop talde hurbilketa ezberdinak egiten ari dira Afrikar musiketara. Vampire Weekend guztien artean ezagun eta arrakastatsuenak baina Extra Golden, High Places, The Dodos, Animal collectiveko adibidez, afrikar musikek (erritmoek batez ere) rock musikarekin uztartuta eman ditzakeen emaitzak azaleratzen ari dira. Hegoaldeko Ostatuan hainbat adibide entzun da.

Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuan musika saioan Miriam Makeba berriki zendu den hego afrikar kantaria hobe ezagutzeko parada eman du.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatua musika saioan Brasiletik etorritako doinuak, Femi Kutiren kantuak edota arabiar musika akustikoa biltzen duen Putumayo diskoetxearen bilduma berria entzun da.

Kantuek denborarekin galdu edo irabazi egiten dute? Galdera horren erantzun posible bat eman du Hegoaldeko Ostatuaren saio honek. Bellowhead taldearen Matachin diskoa aurkeztearekin bertan agertzen den Bruton Town kantu tradizionala hartu eta 2008ko bertsio hau Pentangle taldeak duela 36 urte grabatutakoarekin alderatuko dugu. Bertsio bien arteko ezberdintasun eta berdintasunak antzemateko. Horretaz gai Jazzanova eta Azymuth taldee arteko harremanak utzi dira agerian bide batez haien azken bi diskoak aurkeztuz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »