BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Duela 30 urte kaleratu zuten Ruben Baldes eta Willie Colonek siembra disko aitzindaria. Disko horretan zeuden ondoren Panamarraren eta salsa musikaren norabidea baldintzatu zuten ezaugarrietako batzuk; eduki sozial eta politikoen agerpen “lotsagabea”, musikaltasun sendo eta landua non perkusioez gain batez ere haize tresnek hartzen duten nagusitasuna, dela trompeta, dela tronboia dela saxoa…. Hori dela Hegoaldeko ostatuaren 105. saioan disko hori gogoratzeaz gain Fania diskoetxea gogoratu da bere katalogoko harri bitxi parea entzunez.

Elektronika Brasildar berriak 90ko hamarkada erdi aldetik aurrera eduki zuen bultzadaren errudun nagusiak ez izanagatik ere, Zuco 103 talde Holandar/ Brasildarrak ederki islatu zituen “mugimendu” haren ezaugarri guztiak. Elektronika inteligente baina dantzagarria, bertako herri musikaren erreferentzia etengabeak; Samba, Bossa eta pop izpiritu nabaria. Bere 7garren disko luzean bide beretsuari eusten diote, nahiz eta ez izan garai bateko talde gazte eta kementsu hura. Andoni TolosarenHegoaldeko Ostatuaren saio honetan ere Damien Jurado, Lambchop eta Herman Duneren azken lanak estreinatu dira.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika saioan elektronika Brasildar berriak 90ko hamarkada erdi aldetik aurrera eduki zuen bultzadaren errudun nagusiak ez izanagatik ere, Zuco 103 talde Holandar/ Brasildarrak ederki islatu zituen “mugimendu” haren ezaugarri guztiak entzun da. Elektronika inteligente baina dantzagarria, bertako herri musikaren erreferentzia etengabeak; Samba, Bossa eta pop izpiritu nabaria. Bere 7garren disko luzean bide beretsuari eusten diote, nahiz eta ez izan garai bateko talde gazte eta kementsu hura. Hegoaldeko Ostatuaren saio honetan ere Damien Jurado, Lambchop eta Herman Duneren azken lanak estreinatu dira.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika saioan munduko hiru artista entzun dira Oso musika mota ezberdinak eginagatik ere hirurek dute leku jakina musikaren munduan. Wainwright jauna, Rufus eta Martaren aita, 60 eta 70ko hamarkadan kantautoreen mundua iraultzen laguntzeagatik. Calexico, desert-rock delakoa sormen eta lirismo maila gorenetara eramateagatik eta azkenik Omara Portuondo bost hamarkadetan zehar Kubako herri musika ezagutzera emateagatik, horrek bertako ahotsik estimatuenetakoa bilakatu duelarik. Hiruren disko berriak estreinatu ditugu saio honetan.

Hirurak oso ezberdinak izan arren, hiruren azken diskoak entzuteko aukera izan da Hegoaldeko Ostatuaren 100. saioan. L’attirail talde instrumentalaren 6. lan luzeak “Kara Deniz” du izena eta aurrekoan Aral itsasoan hasitako bidaiaren jarraipena da Kaukasoan zehar. Lila Downs kantari Mexikar/AEBtarrak bere bosgarrenean berriro ere erro latinoak eta mendebalekoak uztartzen ditu. Aipagarria diskoan Mercedes Sosa handiarekin burututako dueto bikaina. Andre Williams beteranoaz hitz egitea berriz solu eta funk musikaren klasiko batez hitz egitea da. Adinak ordea musikaria ondu eta haren adibide “Aphrodisiac” azken diskoa.

Alde batetik folk musika eta bestetik soula, alde batetik jazza eta bestetik countrya, bien artean bluesa… Horixe da AEBtan 60ko hamarkadan sortutako folk mugimenduan bere bidea egindako hainbat kantari beltzek. Ez asko egia esateko; Ted Hawkins, Richie Havens eta Terry Callier nagusienak. Azken biek diskoa kaleratu berri dutela haiek entzuteko aukera eduki genuen Hegoaldeko Ostatuko saioan. Hiru hamarkada ilun zeharkatuz hemen ditugu ahots beltzak.

Munster diskoetxea ezaguna egin da rock & roll musikarik bikainena zabaltzeagatik edizio oso txukunetan eta binilo formatuan. Badira urte batzuk Vampi Soul azpizigillua sortu zutena 60 eta 70ko hamarkadetako funk eta rock latinoa zabaltzeko. Duela hilabete batzuk berriz afro-beat musikaren klasikoei heldu eta haiekin bilduma berri bat zabaldu dute Afrobeat Nirvana diskoa kaleratuz. Aitzakia bikaina Fela eta enparauen musika berrikusteko.

Ez, ez dira egitezko bikotea Sa Dingding eta Justin Townes Earle. Gainera batak Txinar musika pop elektronikoaren ildoetara hurbildu du, aurten BBC world music sari prestigiotsua irabazi duen Alive diskoan. Ez da bide berria, aurretik Dadawa eta enparauek jorratutakoaren jarraipena baizik. Justin Townes Earlek berriz folk, country, eta rock lehor eta sendoaren bideak jorratu ditu The Good Thimes bigarren diskoan. Horietaz gain Ethnomecanica talde Eslobeniarrak The Rolling Stones taldea bertsioneatzen entzun genuen eta Walkabouts zein Lunak Serge Gainsbourg bertsioneatzen entzun genituen.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »