BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Hego Afrikarra lehena Bristolekoak bigarrenak. Lehenak, Twonshipetako musikaren alderik berritzaile eta indartsuena erakusten du, techno eta rockez betetako bigarren diskoan. Bigarrenek, pop rock eta saheleko musikekiko zaletasuna uztartu daitezkeela erakusten dute seigarren disko luzean.  Horretaz gain fadoaren kaleetan zehar ibilbidetxoa ere egin du Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan.

Ingalaterrako Mr Bongo  diskoetxeak kaleratu berri duen bilduma lan bati esker gaurkotasunera itzuli da Nigerian 70. eta 80. hamarkadetan ospetsuena gertatu zen emakumezko ahots bikotea. Afro beat,  Hegoafrikako popa, reggaea eta disko musika uztartuz, oihartzun txiki bat era lortu zuten 70ko hamarkada amaieran Europa eta Estatu Batuetan. Haietaz aritu da, besteak beste Andoni Tolosa Hegoaldeko Ostatuaren saioan.

Ez dira atzo hasitakoak, nahiz eta, oso gazteak izan. Bi Txiletar eta Brasildar bat, hip-hopetik kantautoretara doan bidean. Anita Tijoux, Paula Coelho eta Camila Moreno, inguruari modu militantean begiratzeko hiru joera ezberdin. Hiru emakume gazteen ahotsak entzun dira Hegoaldeko Ostatuaren saioan.

SoundRoots blogaren partaideek zerrenda bitxia plazaratu dute jakin berri diren Grammy sarien inguruan. Bertan agertzen dira AEBtako musika akademiak sekula saritu, ezta aipatu ere ,egin ez dituen musikariak. Zerrenda, noski, musikari ezkertiarrez beteta dago. Zerrenda horren erepasua egin du Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatua ale honetan

Korsikatik Madagaskarrera, Kuban jarraitu Kolombiara jo, Mali igaro, Brasilen geldiunetxoa egin eta  Armenian bukatu. Leku guzti hauetako seaska kantekin ibilbide gozoa burutu du Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuaren saioan.

Marsellan bizi den Ba Cissoko eta lehengusuen izen bereko taldeak laugarren diskoa kaleratu berri du “Nimissa” Philipe Eidel (Khaled, Rachid Taha…) ekoizle ezagunaren laguntzarekin. Estrainekoa dute, berriz, New Orleanseko Soul Rebel Brass Band taldekoek, Louis Amstrong eta Public Enemyren erdibidean eta baita Minor Empirekoek, Kanadatik datoz, baina Turkiar jatorriko musika egiten dute.

Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuan Spam all Stars taldearen funkaz jantzitako hip hopa, Sonido Gallo Negroren cumbia psikodelikoa,  Novalimaren Peruko musika beltz elektronikoa eta Afrikum bikote Kubatarrak erro afrikarretan zehar egiten duten bidaia, Danay Suarezen, Kubatarra hau ere, hip hopa eta Gilles Petersonen jakinduriaz gozatzeko proposamena luzatu du.

Maria Rita, Marisa Monte eta Mariana Aydar. MPB delakoa ulertzeko hiru modu ezberdin. Lehenaren modu klasikoan (bossa, jazz..), Marisa Monteren heterodoxia koloretsua eta azkenik, gazteenaren, Mariana Aydarren nahasketa gaurkotua (elektronika..). Guztientzat ordea oinarrian samba dago eta handik abiatzen da hiruren kantugintza. Ez dira izan saio honetako emakume bakarrak; Sia Tolno, Sinikka Langgeland eta Mirel Wagner, besteak beste.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »