BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Hegoaldeko ostatuan joan den urteko disko garrantzitsuen zerrenden errepasoa egin du, amaitzeko Gladys Palmera irrati eta webgunearen txanda iritsiko da. Musika latino, world, jazz, folk eta elektronika ukitzen dituen webgunearen zerrenda askotarikoa errepasatu ditu.

Mondomix.com ataria nahitaezko erreferentzia bilakatu da world music edo delakoaren zaletuentzat. Urtearen errepaso diskografikoa egiten dute 50 disko aukeratuz horretarako. Andoni Tolosak Hegoaldeko ostatuan ez du zerrenda osoa errepasatu bai, ordea, lehen 10ak. Urtea entzuteko modu bat.

Urtea amaitu ahala, agertzen hasi dira hainbat komunikabideetako adituk osatutako diskorik estimatuenen zerrendak. Horien artean Folk Roots aldizkari ingelesarena izan ohi da zaleen arreta gehien erakartzen duenetako bat. Zerrenda hori errepasatu da Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan eta aldizkari horretako adituentzat 2011ko diskorik aipagarrienak errepasatu.

Sevdah musika, Srajevoko kafeetan sortutako musika sarkor eta sentikorra da, oinazearen beste musiketako bat, blues, morna edo tangoaren moduan. Amirak musika hau gaurkotzen du jazz musikatik etorritako bi musikarien laguntzaz. Horrela osatu du Amulette haren hirugarren lana, Horretaz gain cajun musikaren bi talde gazteren musika ere entzun da Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan.

Tom Waits eta Gardel biak uztartzerik badago Daniel melingo Argentinarra izan daiteke horretarako gai. Corazon y Hueso haren azken lana aurkeztu da Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan. Horretaz gain, The Walkabouts, Oyster Band eta June Tabor, Celso Fonseca eta Marcos Valle… zerrenda luzea, saio honetan entzun direnak.

Piamonteko kantariaren kanturik ezagunetako batzuk entzun ahal izan ditugu Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan. Ordu erdiko atal berezian Testaren ahots goxo eta istorio intimistekin gozatzeko aukera izan dugu. Horretaz gain, Panoptica eta Natacha Atlasen azken lanak ere entzun ditugu.

Piamonteko kantariaren kanturik ezagunenetako batzuk entzun ahal izan dira Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan. Ordu erdiko atal berezian Testaren ahotz gozo eta istorio intimistekin gozatzeko aukera izan da. Horretaz gain, Panoptica eta Natacha Atlasen azken lanak ere entzun ahal izan dira.

Andoni Tolosak munduko doinuak ekarri ditu gure belarrietara.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »