BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Nahiko geldo eta gozo joan da Hegoaldeko Ostatuaren ale hau. Dino Saluzzi Argentinarreran bandoneoia, Adona Poloniar kantariaren “chanson” berezia eta Amina Alaoui Marokiarraren arabo-andaluziar musikaren inguruko irakurketa gaurkotua, izen dira horren adibide. Alde azkarragao erakutsi dute Seyon Bamba Ginearrak edota Hazmat Modine New Yorkeko taldekoek.

Andoni Tolosak munduko doinuka ekarri ditu gure belarrietara.

Aurreko saioaren jarraipena Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan udan kaleratu eta orain arte saioan aipatu gabeko udako diskoen errepasua egiteaz gain, munduko hainbat musikarik egindako Brassensen kantu hilezkorren bertsioak gogoratu ditu Andoni Tolosak.

Uda diskoak kaleratzeko garai ona ez den arren aurten ere disko mordoa kaleratu da. Disko horien errepasoa egin du Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuaren gaur gaueko 10etan, arreta berezia jarriz Red Hot Rio 2 bildumari.

Hegoaldeko ostatuaren denboraldi berriaren lehen saio honetan literaturak, kasu honetan literatura grafikoak, emandako bidaiari handienetako baten ibilbidearen soinu banda osatu du Andoni Tolosak, Hugo Prattek sortutako pertsoaniaren ibilerak ordu beteko bidaia musikala bihurtuz.

Uda gau bateko dantzaldi baterako soinu banda proposatu du Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan. Nortec Collecrive, Ines Mezzel, Amadou & Marian, Radio Gozambique… entzun ahal izan diren izenetako batzuk.

Martin Cathy protagonista bakarra Hegoaldeko Ostatuan. Ingalaterrako musikariaren inguruko bilduma bikoitza “Essential” kaleratu dutela eta itzal handiko musikariaren kanturik ederrenetako batzuk entzuteko parada izan zen.

Andoni Tolosak Hegoaldeko ostatuan saioan munduko doinu lasaiak ezagutzeko parada eman du, AEbtatik Kabiliara egindako bidaian.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »