BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika pop eta rock anglo-asiar berriaren ikur diren bi taldeen lan berriak entzun dira. Horretaz gai Lucinda Williams, Cowboy Junkies eta Abigail Washburnen azken lanak entzuteko parada izan da. Azkenik Nolween Leroy Bretoidarraren azken lanetik ateratako klasiko baten, “Suite Sudarmoricane” bertsioaz ere gozatu da, Alan Stivell handiaren bertiso originala entzunez ondoren.

Andoni Tolosak folk musika entzuteko aukera eman du, eta John Tayloren diskaren aurkezpena egin du besteak beste.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika saioan AEBtako hegoalde sakonean zeharreko bidaia Alan Lomax etnomusikologo eta musikariaren eskutik egiteko aukera izan da. Horretarako, alde batetik 1959 eta 1960 urteen artean Lomaxek Tenesse, Georgia, Ipar Karolina, etab… zehar egindako bidaian jasotako hainbat artista anonimoen lana entzun, garai beretsuan gertatzen ari ziren beltzen eskubide zibilen aldeko borroken (Nashville, Selma..) lekukotasunak bildu eta azkenik Alan Lomax bera kantari ere entzun ahal izan da.

Oso zabala bada ere, munduan zehar, bere ideia edo konpromisoarengatik jazartutako musikarien zerrenda, hauetako batzuk entzun dira Hegoaldeko Ostatuan, eta Andoni Tolosak Freemuse erakundeak kaleratutako Listen To The Banned diskoa ezagut araziko du. Diskoari errepasoa egin eta Sudanetik, Palestinara, Boli kostatik Inghusetiara ibili ziren artista hauen historiak errepasatu ditu.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatua musika saioan Marizaren kutsu klasikodun fadoaren azken emaitza diskografikoa, Susheela Raman anglo-indiarraren diskorik”hinduena” eta Marseillako Grenouille irratiak 30 urte bete dituela eta haren inguruan sortutako mugimendu musikalaren hainbat adibide entzun dira. Bestalde Arthur Alexanderren country soul bikainari hautsa kendu eta harekin lotuta Iron & Winen azken disko “bizia” aipatu da ere.

Unite du izena Transglobal Undergorund taldeko Tim Whelan eta Hamid Man Tuk osatu duten egitasmo paraleloak. Haien lehen diskoa, europako hainbat herri musiken ikuspegi elektronikoaren ingurukoa, estreinatu da Hegoaldeko Ostatuaren saioan. Baita Bill Frisell eta Vinicious Cantuariaren Lagrimas Mexicanas lan jostagarria. Rita Indianaren electro merengea ere aipatu da.

Angolako 60ko eta 70ko hamarkadetako musikak bete du Hegoaldeko Ostatuaren 2011ko lehen monografikoa. Bertako izenik ezagunenak alde batera utzi eta bere garaian entzutea lortu zuten hainbat izen guretzat ezezagun eta ezkutu pasa ziren bertatik. Africa Show, Ases Do Prenda, Aguilas Reais, Chico Montenegro, Mario Rui Silva……. semba, kizombo, merengue eta bertako erritmo nagusiekin batera.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan Camane itzal hanidenetakoa duen gizonezko fado kantaria eta Carlos do Carmo klasikoaren itzulera aipatu dira. B Fachadaren haur kantuak eta Pato Fu edota Tetine Brasildarren musika berritzailea ere entzun dira. Rita Indiana eta Los Misterios taldearen merenge elektronikoa eta azken minututan Thailandiako 60ko hamarkadako pop musika erakargarria……..

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »