BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Andoni Tolosaren Hegoaldeko ostatuan, 2011ko hilabete bakoitzari kantua eskaini da, kantua eta itxaropen puska bat. Honela igaro ziren bertatik Joubran hirukoa eta Palestina, Marien Hassan eta Sahara, The Imagined Village eta krisia, Julian Jacoub eta ikustezinak, Lek Sen eta errebeldeak, Mirco Mena eta faxistak……. guztiak estreinatu berri dugun urte berriaren balizko soinu bandan.

Andoni Tolosaren saio honetan, Femi Kutiren azken diskoa, Los Angeleseko folk musika eta Camel diskaetxeak ateratako bilduma bikoitza entzungai dira.

Andoni Tolosaren  musika saioan 2010eko diskorik aipagarrienen zerrendak errepasatu dira. Folk- Roots eta Songlinea aldizkariei txanda iritsi da. Bi aldizkari hauen zerrendak gainbegiratuta hiru izen aipatu beharko lirateke Bellowhead, Chris Wood eta Cheick Lo. Alde batera utzi gabe musikari Afrikarrak, berriro ere, batez ere Malikoak.

Dagoeneko argitaratzen hasi dira bukatzen ari den urteari dagokion disko entzutetsuenen zerrendak. Hori dela eta, Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan World Music delakoetan oso esanguratsuak diren hiru errepasatu dira. Europa osoko 200 irrati esatari baino gehiagoren iritzia biltzen duen WMCE elkartearen zerrendakin hasi da saioa. Hurrengoan Folk Roots eta Songlines aldizkari Ingelesekin jarraitzeko asmoarekin dator.

Puerto Rico-ko taldearen azken lana aurkezten digu Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuan.Honez gain Afrikar house musikari begiratu bat ematen dio.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan Mardi Gras BB talde Alemanaren azken lana “Von Hunboldt Picnic”, Katia Gerreiroren fado klasikoz betetako bosgarrena “Os Fados Do Fado” eta Souad Massi Aljeriarraren azken disko gorabeheratsutik ateratako “Khabar Kana” kantu akustiko gozoa entzun dira. 50 eta 60ko hamarkadetan highlife musikaren izenik garrantzitsuenetako bat izan ondoren azken kasik 20 urtetako isiltasun diskografikoa hautsi duen Ebo Taylor Ghanako gitarra jotzailearen “Love & Death” diskoa, besteak beste, Hegoaldeko Ostatuaren saio honetan.

Andoni Tolosaren saioan Etoile de Dakkar taldearen aspaldiko kantu batek Maliko gaur egungo bi izen interesgarriri bidea ireki da. Alde batetik, Positive Black Soul hip-hop taldeko kantari ohia den Carlou D-ri eta bestetik bere lehen diskoa “Burn” burutzeko sona handiko musikarien laguntza izan duen Lek Sen gazteari. Asa Nigeriar soul kantariaren azken lana ere deskubritu da eta azkenik Irlanda zein Ingalaterran folk munduan zer esan handia ematen ari diren Heidi Talbot eta Megson bikotea ezagutu dira.

Brasil, Rio De Janeiro, Sao Paulo eta Bahiak osatzen duten triangelua baino askoz ere gehiago da. Baita musikalki ere. Azken urtetan Pernambuco, Recife edota Belem bilakatu dira musikari gazte eta emankorren harrobi bikaina. Rocka, herri musika, elektronika, musika beltzak, musika afrikarra…. guztiak uztartzen dituzte artista hauek. Belaunaldi berri honetako artista esanguratsuenetako batzuk pasa ziren Hegoaldeko Ostatuko saio honetatik.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »