BILAKETAK

Katuk Morun

RSS-Podcast

aa

2008. urteak eman duenaren errepaso laburra amaitzeko, Katuk morun saioan TV On The Radio, Lambchop, The Dodos, Fleet Foxes, Elurretan, Saioa, The New Year, The Drones, Giant Sand, Damien Jurado eta Nacho Vegas entzun dira.

2008ak eman duenaren errepasoa egin da Katuk morun musika saioan. Urtean zehar saioan entzundako disko aipagarrienetako batzuk gogora ekarri dira: American Music Club, Portishead, Bonnie Prince Billy, Jeremy Jay, Eli ‘Paperboy’ Reed, Robert Foster, Drive By Truckers… Hurrengo astean jarraituko dute errepasoarekin.

90eko hamarkadako pop talderik kutunenetakoa izan da Katuk morun musika saioaren protagonistetako bat. Belle & Sebastianen The BBC Sessions disko bikoitzak hartu ditu saioaren lehen minutuak, baina egon da astia Nacho Vegas, Humus, Fiachras eta Ryan Adamsen lan berriak ezagutzeko ere.

Australiako The Drones taldearen “Havilah” disko berriak hartu du Katuk morun musika saioaren lehen zatia. Horrez gain, Odetta kantari zendu berria ekarri da gogora, The International Noise Conspiracy eta Wovenhand taldeek aste honetan Euskal Herrian egingo dituzten kontzertuak aipatu dira, Belle & Sebastian eskoziarren BBC Sessions lana ezagutu da, Petti, Lucinda Williams, Calexico…

Lucinda Williamsek, blues-country-rockaren dama handiak, hamargarren diskoa kaleratu du, Little honey, eta berau izan da protagonista Katuk morun musika saioaren lehen zatian. Halaber, Oxford Collapse, Fermin Muguruza eta The Cool Kids-en lan berriak ezagutu dira, eta aste honetako zenbait kontzerturen errepasoa egin da: Nick Lowe, Ama Say, Micah P. Hinson, Antonia Font…

Freak folk, psych folk, indie rock… askotariko etiketak jarri dizkiote The Dodosen musikari, baina funtsean, laburbidu daiteke esanez azken aldian pop musikari orijinaltasuna ekarri dioten taldeetako bat dela San Francisco hiriko bi gazte hauek osatzen dutena. Visiter hirugarren diskoa da horren adibidea, Katuk morun saioan ezagutu duguna. Horrez gain, Lucinda Williamsen azkena entzun da, baita Euskal Herrian aste honetan izango diren zenbait artista eta talderen musika ere: Patricia Barber, Martha Wainwright, Los Campesinos, The Strugglers…

Kea eta Saredun eskua egin ondoren, Zuhaitz okerretatik gora noa hirugarren diskoa kaleratu berri du Rafa Ruedak. AEBetako musikari entzutetsuekin (Fernando Saunders, Jane Scarpantoni, J.T. Lewis…) ondu ditu Ruedak kantu berriak. Lan hori nabarmendu du Katuk morun saioak aste honetan. Saioan estrainekoz entzun diren beste lan batzuk Belceblues, No Age eta Ferraby Lionheart-enak izango dira, eta, ohi bezala, aste honetako zenbait kontzertu aipatu dira, tartean Built to Spill taldeak ostiral honetan Bilbon eskainiko duena.

The New Year taldearen disko berriak hartu du Katuk morun musika saioaren zati bat. Matt eta Bubba Kadane anaiek gidaturiko taldeak kaleratzen duen hirugarren lana da, taldearen izen bera daramana: The New Year. Horrez gain, Lauroba, Calexico, Josele Santiago, TV on the Radio, The Maharajas, Elliot Brood, Bihotz Bakartien Kluba eta Townes Van Zandtek osatu dute saioa.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »