BILAKETAK

Katuk Morun

RSS-Podcast

aa

Lambchop taldearen lan berria, “Ohio”, izan da protagonista Katuk morun saioan. 90eko hamarkadan sortutako taldea da Lambchop, eta hau bere hamargarren diskoa da. Bere musika country eta soularen arto nahasketa ederra da. Horrez gain, saioan, Ama Sayren itzuleraz mintzatuko gara, Fermin Muguruzaren lan berriaren beste kantu bat ezagutu da, eta aste honetako zenbait kontzertu ekarri dira gogora: Josele Santiago, Dakota Suite, Stacey Earle & Mark Stuart…

New York hiriko TV on the Radio taldeak kaleratu berri duen “Dear science” diskoa estreinatu da Katuk morun saioan. Oso urte gutxian ospe handia lortu du taldeak, 80ko hamarkadako rocka, musika beltza eta elektronika nahasten dituen proposamen ausart eta indartsuarekin. Horrez gain, Fermin Muguruza, Conxita, Calexico eta Damien Juradoren kantu berriak ezagutu dira, baita Danbaka maketa lehiaketan parte hartutako taldeen bilduma ere.

Soul musika ezagutzen ari den loraldi berriaren beste adibide bat da Eli Paperboy Reed. Otis Redding, Sam Cooke eta beste soulmen klasikoen oinordeko zuria. I'll roll with you bigarren diskoak eman du ezagutzera 24 urteko musikari estatubatuar hau, eta leku berezia hartu du, Katuk morun saioan. Horrez gain, She and Him, Bihotz Bakartien Kluba, Giant Sand eta Randy Newmanen lan berriak entzun dira, baita ere aste honetako zenbait kontzertu gogora ekarri dira ere: Russian Red, Sorkun & Vicepresidentes…

Jon Eskisabelek kudeatzen duen Katuk Morun pop-rock musika saioan Fleet Foxes, Jeremy Jay, Thalia Zedek eta Giant Sand taldeen lan berriak entzun dira. Bestalde, Tom Waits joan den uztailean Atlantan eskainitako emanaldi batean zuzenean entzuteko parada izan da. Elurretan, Gram Parsons (hil zela 35 urte bete dira joan den astean) eta Built To Spill taldeak saioa osatzen dute.

Udako oporren ostean, Katuk morun musika saioa itzuli da Info7ko programaziora. Nazioarteko zein bertako pop musikari -bere adiera zabalean- eskainitako saioa da Katuk morun. Udan bildutako disko berrien errepasoa egin da denboraldi honetako lehen saioan. Besteak beste, Ron Sexsmith, Conor Oberst, Elurretan, Lambchop, BAD Sound System, Jeremy Jay eta My Morning Jacket-en kantu berriak entzuteko aukera izan da, baita ustekaberen bat edo beste ere.

Serge Gainsbourgen oroimenez euskaraz kaleratu berri den Gainsbourg gainbegiratuz diskoak hartu ditu Katuk morun saioaren lehen minutuak. Ondoren, besteak beste, Billy Bragg, Tindersticks, Ruper Ordorika, Simone White, Roger McGuinn & Calexico eta abarren kantu berriak entzun ditugu.

Kaleko artista, elizako organista, zirku freakyetan aritutakoa, anbienteko tabernetan kantaria, pianista… Ia denetarik egin zuen Baby Deek, diskoak argitaratzen hasi aurretik. 2001en gertatu zen hori, eta aurten, “Safe inside the day” lanarekin, merezi duen onarpena jasotzen hasi da. Bluesa, kabareta eta Antony & The Johnsonsen zirrara batzen dituen disko hori ezagutu dugu Katuk morun saioaren lehen minutuetan. Horrez gain, Tindersticksen lan berriaren aurrerapena entzun dugu, baita Joserra Senperena pianistaren eta 3000 Hombres taldearen disko berriak, besteak beste. Kantu zaharrari eskainitako atalean, Serge Gainsbourgen 70eko hamarkadako abesti ezagun bat ekarri dugu gogora.

Aste Santuko etenaldiaren ondoren, itzuli da Katuk morun musika saioa, eta country eta folk musikaren leienda baten lan berria aurkeztu du, Willie Nelson-en Moment of forever. Disko horretan bertsioak (Randy Newman, Bob Dylan…) eta kantu propioak bildu ditu datorren hilean 75 urte egingo dituen kantariak. Willie Nelsonen kantu berriez gain, Morau, Grande Marlaska, The Maharajas, Sorkun & Vicepresidentes, Nick Cave & Bad Seeds, Buck 65 eta The Felice Brothersek osatu dute saioa, besteak beste.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »