BILAKETAK

Katuk Morun

RSS-Podcast

aa

Katuk morun musika saioan Nick Cave & The Bad Seeds-en disko berria aurkeztu da. Dig!Lazarus, dig!!! izenburua du abeslari australiarraren azken lanak, eta berau aurkezteko Donostian izango da apirilaren 24an. Caveren kantuek osatu dute saioaren lehen zatia, baina ez da interes gune bakarra izan. Inoren Ero Ni eta Sorkun & Vicepresidentesek ere disko berriak plazaratu dituzte, eta horien berri ere eman da Katuk Morun-en. Espainiako taldeek halaber, leku handia hartu dute saioan, Grande Marlaska, El Guincho eta Astruden eskutik.

Drive By Truckers talde estatubatuarrak kaleratu duen “Brighter than creation’s dark” lan mardulak hartu du Katuk morun-en lehen zatia. Rock sureñoa, countrya eta rock&rolla uztartzen dituen talde interesgarria da Drive By Truckers. Rock&roll gehiago izan da saioan Deke Dickerson abeslari eta gitarristaren eskutik, hil honetan Euskal Herrian joko duela eta. Karelean eta Joko Bordagarairen lan berriek ere lekua izan dute Katuk morun-en, hala nola Cat Power abeslariak, “Angelitos negros” kantu ezagunaren bertsioarekin. Akron/Family taldearen azken diskoa gogoratu da eta agur esango diogu Manta Ray taldeari, 15 urteren ibilbidea burutu ondoren desegin dela iragarri baitu talde asturiarrak.

Greg Dulli (Afghan Whigs) eta Mark Lanegan (Screeming Trees) kantariek sortu berri duten The Gutter Twins taldeak hartu du aste honetako Katuk morun saioaren azala. “Saturnalia” izeneko lehen diskoa argitaratu du The Gutter Twinsek eta datorren apirilean Bilbon aurkeztuko du zuzenean. Lan horretatik hartutako zenbait kantu entzuteko aukera izan da saioan. Horrez gain, Karelean, Lightspeed Champion, Mary Weiss eta Lavender Diamond izan ditu aipagai Katuk morunek, Marah eta Thunder Expressen aste honetako kontzertuak oroitarazi ditu, eta Dexy's Midnight Runners taldearen aspaldiko kantu bat ekarri du gogora.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »