BILAKETAK

Sound System

RSS-Podcast

aa

Gaur gaueko 10etan, udara ate joka dugula eta Hernaniko San Joan jaietan Molotoff Irrati libreak antolatzen duen txosnari buruz ari da Aritz Usandizaga. Urteak dira Molotoff Irratiaren txosnan estilo desberdinetako dantza erritmo ez komertzialak lantzen direla, horietan adiktoak diren hainbat lagunen eskutik eta aurkezpena eta soinu kalitatea zainduaz. Ekainaren 23tik 27ra izango dugun eskaintzari errepasoa egin da.

Aritz Usandizagak saio berezia eskaini du: Daddy Jeff abeslari, disko jartzaile, ekoizle eta irrati esatariaren azken sesioa entzuteko aukera izan da. Saioaren bitartez bidalitako gonbiteari erantzunez Daddy Jeff-ek 80 eta 90. hamarkadako rap abeslari eta taldeekin sesioa osatu du. Daddy Jeff Euskal Herrian hip-hop eta musika beltzaren artean erreferente garrantzitsua da, urteetan musika munduan oso murgilduta egon da eta, besteak beste, Selektah kolektiboaren partaide izan da.

Ohiko Sound System saioa izan da, hori bai, aurretik dugun udarari begira indarrak hartu ditzagun kanta lasaiak izan dira nagusiki.

Aritz Usandizagaren Sound System saioan musika beltzaren barruko erritmo goxo eta lasaiak gustukoak dituen hainbat kantuen bilduma aurkeztu ditu.

Aritz Usandizagak zuen artean piztu duen interesa ikusita eta hasieratik horrela egiteko asmoa zuelako, Incognito taldeak Londonen eskainitako kontzertuaren bigarren zatiaz gozatzeko aukera eskaini du. Incognito taldea acid jazz bezala ezagutu zen mugimenduko erreferente izan zen eta musika munduan 30 urte bete dituztela ospatzeko kontzertua da hau.

Duela aste gutxi Incognito taldearen zuzenekoa eskaini zuen Aritz Usandizagak. Acid Jazz bezala izendatu zen estiloaren ezinbesteko taldea da eta azken urteetan egin den jazz, soul eta funk estiloekin osatutako musika dotoreenaren egileak. Harridura eta zorionerako taldearen 30. urteurrena ospatzeko Londonen eskainitako zuzenekoa kaleratu dute eta Sound System saioan lehen partea eskaini da.

Azken saioetan sesioak izan badira nagusi, ohiko Sound System saiora bueltatuko da Aritz Usandizaga; hau da, gustukoak ditugun kantuak eskaintzera. Udara gainean da eta herrietako jaiei ere begira jarri da (Hernanikoei bereziki) eta bertsio-mash up deiturikoekin jolasean aritu da. Adi ikerketa taldeak, lana dago eta…

Askotan aipatu izan da entzuleen artean norbaitek bere sesio bat gure saioan emititu nahiko balu aukera hori baduela. Sesioa bere kabuz grabatuta edota gure irrati estudioan egin daiteke eta entzule guztiak gonbidatuta daude nahi dutenean etorri eta grabatzera. Hernaniko Igorrek egindako sesioa emitituko dugu. Igor musika beltzaren zaletua da eta nahiz eta normalean disko jartzaile bezala aritzen ez den, bere gustuko kantuak sesio formatoan eskaini nahi izan dizkigu. Sesioa apirilaren 18an Hernaniko Tilosetan grabatu zen eta nahiz eta arazo teknikoak direla medio soinu kalitate kaxkarra eduki saioan eskaintzea interesgarria iruditu zaigu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »