BILAKETAK

Sound System

RSS-Podcast

aa

Sound System saioan Aritz Usandizagak Jimmy Bidaurreta elkarrizketatu du.

Aritz Usandizagak Euskal Herri eta Europa mailako jaialdi interesgarrienetako baten berri eman du.
Hamalau urte dira Euskal Herriz Zuzenean izeneko jaialdia jaio zela eta aurten indar handiarekin dator. Heleta herrian uztailaren 03tik 05era egun osoko egitarau zabalarekin gozatzeko aukera izango dugu eta
musikarekin batera hainbat ekitaldi interesgarri antolatu dituzte.
Jaialdiaren antolaketa lanean buru belarri dabiltzaten Eneko, Yose eta Mirentxu irratiko estudiora gerturatu dira eta eurekin aritu da ordubetez solasean, jaialdian saioa eskaini behar duten hainbat taldeen musika entzutearekin batera.

Badirudi azkenean neguria agur esango diogula eta udara gainean dugu dagoeneko. Udako solstizioa ospatzeko festak egiten dira herri askotan eta Hernanin ekainaren 23tik 27ra izaten dira. Molotoff Irratiko lagunek txosna antolatzen dute eta musika egitarauari garrantzi berezia ematen diote. Gaurko saioan ekainaren 23tik 27ra Hernaniko jaietan Molotoff Irratiko txosnak izango duen musika eskaintzaren berri azalduko da, parte hartu behar duten batzuen musikarekin lagunduta.

Aritz Usandizagaren Sound system saioko lehen minutuetan jamaikar musikaren nobedadeak entzungo dira, baita ere Tiken Jah Fakoly-ren Radio Afrika diskoa, Basque Dub Foundation Iñaki Yarritubilbotarraren maxi berria, bertsioak, latin, soul, jazz eta saioaren amaieran…sorpresa: Hernaniko Kalejira musikatuan larunbatean aritutako Rude Kanka eta The Zestonesen zuzeneko grabazioa… primizia mundialean izango da.

Jamaikar doinuak, funk, soul, jazz, afro-brasildar doinuak eta elektronika ukituak. Gustuko kantuak aukeran.

Duela zazpi urte Hernanin antolatzen diren “Igande musikatuak” saioak aipatuko ditu Sound Systemek. Igande arratsaldetan, bi orduz, gustukoak dituzten doinuak jendaurrean eskaintzen dituzte hainbat musika zaletuk Tilosetako plaza ederrean (zuhaitzez inguratutako musika kioskoa). Udaberrian eta udazkenetan antolatutako saioak dira, sargoriari aurre egiteko. Ohikoan entzuteko aukera izaten ez diren erritmoak dira, baina ez dantzarako pentsatuak, giro lasaiean entzutekoak baizik. Ohitura denez, 2009ko udaberriko lehen saioa guk geuk zabaldu dugu Kalttaren laguntzarekin batera.

Aritz Usandizaga Sound system saioan Clash Hi-Hi sound systemeko lagunen saioa entzuteko aukera izan da. London hiriko kolektibo honek jamaikar musikaren adar desberdinak lantzen ditu eta saioan zehar early reggaea, roots, dub, dancehall eta elektronikarekin lotutako reggaea entzuteko aukera izan da baita raparekin egindako mash up-ak.

Aritz Usandizagak iragan astean Manu Chao eta bere lagunek Mexikoko Foro Alicia aretoan eskainitako kontzertuaren lehen zatia aurkeztu zuen, eta orain kontzertu horren bigarren partea entzuteko parada dago. Kontzertu horren grabazioa cd bikoitzean kaleratu da Mexikon eta diskoaren salmentarekin ateratako dirua Oaxaca, Atenco eta EZLN-ko preso politikoen alde ari diren erakundeentzako da. Diskoa erosi nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »