BILAKETAK

zz- ARTXIBOA

RSS-Podcast

aa

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Uda ostean indartsu datorkigu Surflari Ernegatua. Saio honetan, Angelun egindako txapelketa bat du hizpide, Glisseguna, iparraldeko ikastolen elkarteak eta Lapurdi Surf Elkarteak antolatutako txapelketa berezia. Surfa eta euskara eskutik dira irratsaio honetan beraz.

Inaxio Esnaolak denboraldi berriari ekin dio Harrobia saioarekin.

Asteburuko zine estreinaldirik ere ez da falta izan ostiralero moduan Hitzen Lihoan, Aitor Abaroak asteburu honetarako eta udara parterako filmak ekarri dizkigu: Le Skylab, Terraferma, Prometheus, Poulet aux prunes eta The bourne legacy

Hitzen Lihoak azken saioa izaki, gure sukaldari partikularrak ginda ezin hobea jarri dio egunari eta ikasturteari, `txokolatezko suflea´prestatu digu Aitor Zabaletak!!!

Bihar abiatuko da ESAITen mendi martxa, 12.edizioa du aurtengoa eta Bidaxunetik Donostiara arteko ibilbidea egingo dute, abuztuaren 4ra bitarte. Txiki Falerorekin aurtengo edizioaren nondik norakoak ezagutu ditugu ostiral honetako Hitzen Lihoan.

datorren igandean Arrokiagan plazaratuko duten Jose MendiagUe bertsolariari buruzko pastoralaz aritu gara Hitzen Lihoako lehen minutuetan. Jean Bordaxarrek idatzi du, Argentina eta Uruguaiko euskal diaspora izango du ardatz nagusia ikusgarriak. Ohiko pastoralaren erritmoaz, Argentinako doinuak entzun ahalko dira eta taula gainean ehunka aktore igoko dira. Igande honetan lehen emanaldia eta abuztuaren 5ean bigarrena.

Iñaki Esnaolaren denboraldiko azken Harrobia saioan Priscilla Band “Olor A Fonk” (hurbileko entzunaldia), Skakeitan, En Tol Sarmiento, Glaukoma, Roni, Norzzone (lehen pausoa), Bolbora, Ghetto, Bunpada Sound, …taldeak entzun dira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »