BILAKETAK

Uhaina Bikaina

RSS-Podcast

aa

Irratsaioa honetan Gara egunkariak argitaratuko duen Euskal Herriko Surf gida da gai nagusia. Euskal Herriko kostaldeak surf egiteko dituen berezitasunak, urautsiek dituzten izenak, hizkuntzarekin izan daitezkeen arazoak eta lekutarrek zenbait urautsi argitaratzearen kontra agertu duten jarrera. Amaitzeko, uda aurretik azken irratsaioa izaki, punki zaharrei eskainitako abestia.

Airekoa ariketa bihurria da, izan duen ibilbidea bezala. Batzuentzat ariketa faboritoa, besteeantzat haur jolasa. Nork egin zuen lehen airekoa? Non? Nola? Ariketa honen nondik norakoen berri ematen digu Surflari Ernegatuak irratsaioa honetan eta Martin Potter surflari mitikoak surfari egindako ekarpen handia ere azpimarratzen du.

Hego Afrika, surf filmak, apartheita eta surflari profesionalek egindako Boikot protesten berri ematen digu Surflari ernegatuak irratsaio honetan. Guztia, urautsi famatu bat ardatz hartuta: Jeffrreys Bay.

Irratsaio honetan Hawaiiko Oahu irlan dagoen urautsi ezagunena eta bertako DA Hui surf elkartea ditu hizpide Surflari Ernegatuak. Zeintzuk dira bertakoak Hawaiin? Zergatik izan ditzakete arazoak kanpotik datozen surflariek? Galdera hauen erantzunak surf irratsaio honetan.

Zein izan zen lehen surf elkartea? zein ezaugarri zituen? zer suposatu zuen lehen aldiz surf elkarte bat osatzeak? Halako galderak erantzuteko Hawaiira garamatza surflari ernegatuak. Surfaren historian garrantzitsuak izan diren zenbait gertaeretatik abiatuta gaur arteko ibilbidea egiten du musika eta humorez lagunduta.

Irratsaio honetan egun “Surf” bezala ezagutzen duguna noiz eta nola sortu zen esaten digu surflari ernegatuak. Hawaiiarren antzinako ohitura eta kulturaren datu interesgarriak, hastapenetan egiten zen “he’enalu” eta haren ordezko “surfing” kontzeptuak bereizi eta argitzeko.

Axi Muniain, olatu handietako surflariari elkarrizketa bitxia egiten dio Surflari Ernegatuak irratsaio honetan. Portugalgo olatu erraldoiak, itsasoan izandako esperientziak eta pasarte barregarriak entzun ahal dira elkarrizketan zehar. Gainera, irratsaioari sarrera emateko ohorezko gonbidatu baten hitzak ere entzun daitezke.

Munduko surflari onenetako batzuk euskaraz hitz egiten entzun ditzakezu irratsaio honetan, Tom Carroll, Stephanie Gilmore, Travis Logie, eta haien artean, noski, baita Aritz Aranburu zarauztarra ere.
Horrez gain, Eduardo Galeano idazlearen testu batean aipatzen den pasarte batean James Cook kapitainak Hawaii irlak zapaldu zituenean jendea surf egiten ikusi zuela aipatzen du, hortaz ere mintzo da Surflari Ernegatua irratsaio honetan.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »