BILAKETAK

Uhaina Bikaina

RSS-Podcast

aa

Eduardo Galeanoren olerki batek olatu artifizialak dituen igerileku bat deskribatzen du, hortik abiatuta gai anitz jorratzen ditu Surflari Ernegatuak irratsaio honetan.

Irratsaio honetan Surf Musika noiz eta nola sortu zen eta zein ibilbide izan duen aztertzen da. Lehen urratsak, lehen abestiak, doinu psikodelikoak, hondartzako giroa,…guztia musika estilo honetan aitzindari bilakatu diren abestiekin lagunduta.

Saio honetan itsaski iragarpenak behar bezala irakurtzeko zenbait aholku ematen ditu Surflari Ernegatuak. Horrez gain, Fiji irla eta txapelketak ere hizpide ditu. Irratsaio honetan erabiltzen duen musika gainera bitxia da, kantu guztietan emakumeek abesten baitute.

Irratsaio honetan bi dira gai nagusiak. Batetik, mundu mailako surf txapelketak nola sailkatuak dauden esaten digu Surflari Ernegatuak. Eta bestetik, uda honetan surf egitekotan dabilenari zenbait aholku luzatzen dizkio. Hau guztia, noski, ironia eta humorea osagai ezinbestekotzat hartuta.

Occumentray, Blue Horizon eta Filthy Habits surf filmak ditu hizpide surflari ernegatuak irratsaioa honetan. Dokumental bakoitzaren edukia, protagonistak eta musika ardatz hartuta, gertaera bitxiak kontatzen ditu.

Mikel Troitiño Berasategirekin elkarrizketa. Surf irakaslea, mendizalea, kirolaria, Euskal Herriko Federazioko lehendakari ohia, bidaiaria, …kurrikulum luze bezain oparoa duen surflari honek Zarautzen surfak izan duen ibilbidea biltzen duen liburu bat egin zuen 2007an. Liburua nola egin zuen eta egun gauzak nola ikusten dituen kontatzen digu Mikelek.

Bertako kultura eta kanpotik jasotakoa uztartzeko saiakera bat egiten du surflari ernegatuak. Trikitixa txapelketa eta surf txapelketa bat alderatzen ditu irratsaio honetan.

Big Wednesday, horrela izena du Surfaren historian egin den film garrantzitsuenak. Irratsaio honetan film honen nondik norakoak, protagonistak, gertakari historikoak, eta filmeko pasarteak uztartzen dira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »