BILAKETAK

Uhaina Bikaina

RSS-Podcast

aa

Surf egiteko munduko leku arriskutsuenetako bat Pipeline da. Izen honek, istorio eta izen asko biltzen ditu. Saio honetan, izen bereko abestiak, bertako protagonistak eta leku honek dituen berezitasunak azaltzen dizkigu surflari ernegatuak.

Kepa Acerorekin elkarrizketa.  Surflari algortarra Alaskan hasi eta Patagonian amaitu duen bidaia batean izan da. Saio honetan Acerotarren ibilbidea azpimarratzen da eta horrekin batera, Kepak bidaiaren nondik norakoak kontatzen ditu; pasarteak, aurkitutako olatuak, hotza, artzak, lekutarrak, arriskua, bidaia, abentura…

Saio honetan Eddie Aikau, Waimeako lehen soroslea dugu hizpide. Bere bizitza, bere erroei so egin zituen ekimenak, olatu handietan zuen maisutasuna, itsasgizon gisa zuen esperientzia, bere ibilbidea, eta bere desagerketaren berri emango dizuegu.

“Zazpi Atedun Tebas hura nork eraiki zuen? Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.” Mikel Laboak bere egiten dituen Bertolt Brechten galderak oinarri hartuta, surfaren historian izan diren zenbait gertakari dira hizpide Uhaina Bikaina irratsaioan, surfaren historian ere, galderak aunitz baitira, eta erantzunetan…. “Errege izenak baizik ez dira ageri”.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »