BILAKETAK

Denetarik

RSS-Podcast

aa

Gauean Madrileko Tres Cantos kuartelera eramango dituztela eta bihar han itaunduko dituztela esan digu Iker Urbina abokatuak, Guardia Zibilekin mintzatu ondoren. Baliteke bihar pasatzea 16 atxilotuak epailearen aurretik. Testuinguru politikoan kokatuta, Espainiar estatuaren interesak ikusten ditu atzean Urbinak. “Presoen eta auziperatuen defentsa eskubidea zalantzan jarri nahi dute, baita elkartasuna bera. Baina argi diogu abokatuok, Euskal Herriarekin dugun konpromezuarekin jarraituko dugula” aldarrikatu du Urbinak.

Parisen 12 lagun hil eta beste 11 zauritu dituzte Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako ekintza batean. 3 erasotzaileren bila dabil orain polizia. Gaiaz mintzatu gara Bixente Vrignon France Bleu irratiko kazetariarekin eta Arantxa Idieder Gure Irratiko kazetariarekin.

Berriki epaituak izan diren 28 gazteekin elkartasunez, eta batez ere, epaiketak eragindako gastu ekonomikoei aurre egiteko, Iruñerriko Herri Harresiak Kantuz Libre ekimena antolatu du lehen aldiz. Abenduaren 26an izanen da, eta sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko. Azken ekimen hau ikusita, eta  ”laranjaz blaitu”-k hartu zuen dimentsioa ikusirik, Iruñerrian elkartasuna agortu ez dela argi dago. Maider Caminos Herri Harresiko kidearekin hitz egin dugu Gakoa saioan.

Nazioarteko egiaztatzaile batzordeak iragarritakoa oso positiboa dela baieztatu du Sortuko Pernando Barrenak. Armagabetzea egiten ari den baldintzak oso zailak direla azpimarratu du Barrenak, eta armagabetze osoan ezinbesteko direla gobernuen inplikazioak. Jonan Fernandezek egiaztatzaileen iragarpenaren egun berean ETAren armagabetzerako plana aurkezteak erakusten du Sorturen iritziz EAJk nazioarteko batzordea gutxiesten duela. Gainera, “astero plan bat aurkezten du Lakuak, errealitatetik kanpo, bere burua prozesuan kokatu nahiean eta bakearen berme gisa kalifikatu  nahiean” kritikatu du Barrenak. Kritikak bake agertokia ireki dutenen aurka egiteari uzteko eskatu dio Urkulluren exekutiboari. Halaber, dei egin dio euskal eragileen arteko elkarrizketa bideak sendotzeko bakegintza alorrean.

Asier Altuna Sortuko Ameriketako arduraduna pozik, Kubaren aurkako blokeoaren amaiera ziurtzat jotzen du. Kubako gobernuaren eta herritarren urteetako erresistentzia goraipatu du.

El director del Diario Resumen Latinoamericano valora positivamente que Cuba y Estados Unidos hayan decidido restablecer sus relaciones. Asimismo, afirma que Cuba ha demostrado al mundo que un pueblo unido puede conseguir la liberación de sus presos, después de que Estados Unidos haya liberado a tres presos cubanos, los que faltaban del grupo llamado “Los cinco”.

Hemos analizado con David Lazkanoiturburu, responsable de la sección internacional del diario Gara, el anuncia hecho hoy, simultáneamente, por los presidentes de Cuba y Estados Unidos: han decidido restablecer las relaciones diplomáticos entre los dos países. Asimismo, Estados Unidos ha liberado a tres presos cubanos del grupo llamado “Los cinco”, y Cuba a liberado al empresario Alan Gross.

Madrilen epaitzen ari diren 28 gazte independetisten artean, 12ren aurkako akusazioak erretiratu ditu fiskalak. Bihar amaituko da epaiketa, ezusterik ezean. Xabier Bidaurre eta Irati Tobar auzipetuekin izan gara. 12etako bat da Tobar, bere aurkako akusazioak erretiratu ditu fiskalak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »