BILAKETAK

Denetarik

RSS-Podcast

aa

gabezia Euskal Herriko metal musikak 2014an eman zuen onena nabarmendu du Burdinola heavy metal irratsaioak. Guztira 80 erreferentzia kaleratu zituzten iaz gure taldeek. Horietatik 10 disko eta maketa esanguratsuenak aukeratu ditugu.

Grezian Syriza koalizio ezkertiarrak hauteskundeak irabazi izana hausnartu dugu Jon Azkune EHUko ikerlariarekin, baita Syrizaren programa aztertu eta Greziaren egoera ekonomikoak Europar Batasunean nahiz estatu espainiarrean izango duen eraginaz hausnartu ere.

El estado español ha denegado el derecho de asilo al activista saharaui Hassana Aalia, pese a que está condenado a cadena perpetua por un tribunal marroquí por su militancia en favor del pueblo saharaui. Hemos hablado con su abogado, miembro de CEAR-Euskadi, Javier Canivell.

Los trabajadores de Celsa Atlantic, antigua Laminaciones Arregi, siguen sin poder volver a la normalidad. Después de que los juzgados hayan tumbado la intencion de la dirección de llevar a cabo 91 despidos los trabajadores no acaban de reincorporarse a sus puestos. Hemos analizado con David Garcia presidente del comité de empresa la situación actual, así como el conflicto laboral vivido los últimos dos años y medio.

Alfonso Zenon abokatuarekin izan gara gaur arratsaldean. Astelehenean atxilotu zuten Mate operazioaren baitan eta atzo Espainiako Entzutegi Nazionaletik igaro ostean gelditu zen aske. Presoekiko elkartasuna ezingo dutela eten esan digu.

Jon Garmendia eta Jasone Iroz kazetariekin tertulia izan dugu gaur Gakoa saioan. Espainaiko Auzitegi Gorenak presoei Frantzian betetako espetxe urteak ez haintzat hartzeko erabakiaz aritu gara, asteleheneko polizia operazioaz eta luze Charli Hebdoren aurkako erasoaz.

la foto Teresa Toda Sareko kide eta preso ohiarekin izan gara. Atzoko polizia operazioaz eta Espainiako Auzitegi Gorenak presoei zigorrak ez metatzeko hartu duen erabakiaz mintzatu gara berarekin.

Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariak gogor gaitzetsi du gaurko polizia operazioa. Bera ere abokatua izaki, jazarpen politikoa ez ezik, jazarpen ideologikoa pairatzen dutela abokatuek ohartarazi du. “Segurtasun sailak pentsatzen badu hau dela polizia integrala, oker dago. Lakuako gobernuak irmotasun handiagoa erakutsi behar du” kritikatu du Arzuagak. Eh Bilduk salaketa eta ekimenak erakundeetara eramango dituela aurreratu digu, baina argi du Arzuagak, presoen eta prozesuaren alde kalean egin behar dela.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »