BILAKETAK

Gakoa

RSS-Podcast

aa

Aimar Etxeberria GARA egunkariko kazetariak kontatu digu Hernanin presoen abokatuen egoitza nola miatu duen Guardia Zibilak baita bertaratutakoen aurrean poliziak izan duen jarrera ere.

Irati Sienrak azaldu digu nola joan den arratsaldea Bilboko Elkano kalean. Arantza Zulueta abokatuaren bulegoan sartu da Guardia Zibila eta hainbat atxiloketa burutu ditu. Ertzaintzak gazte bat larri zauritu du kanpo aldean.

Guardia Zibilak EPPKen bitartekari taldearen aurka burutu duen operazioa baloratu du gurean Pernando Barrena Sortuko kideak. Bakearen etsaien eraso berritzat jo ditu atxiloketak.

Euskal presoek espetxeetan jasaten dituzten eskubide urraketak biltzen ditu Etxeratek hilabetero kaleratzen duen txostenean. Bilbon itsaso zabala osatzeko deia bertan dugula, abenduan izandako eskubide urraketak aztertu ditugu Maier Ugartemendiarekin.

Duela 20 urte, 1994. urteko urtarrilaren lehenean EZLNren altxamenduak mundu osoa sorpresan harrapatu zuen. Ordutik, armada zapatista herrikoiak Mexikoko jatorrizko herrien eskaera historikoak berreskuratu ditu, eta aldi berean, autogobernuaren bidean pauso praktikoak eman ditu. Zapatisten borrokaz aritu gara Iago Grela Euskal Herriko Txiapasekiko elkartasun plataformako kidearekin.

Euskadiren estatus politiko berriaz eztabaidatzeko lan-taldea sortzeko eskaria erregistratu du EAJk Gasteizko Legebiltzarrean. Akordio zabala lortu nahi dutela azpimarratu du Andoni Ortuzarrek. Laura Mintegi Gasteizko legebiltzarrean EH Bilduko bozeramailearen esanetan Euskal Herriak erabakiak hartzeko duen ahalmena gauzagarria izan behar da. Mintegik ez daki EAJ prest ote dagoen herritarren hitzari heltzeko. Koalizio abertzalearentzat funtsezkoa da zehaztea estatus berriaz nork erabakitzen duen, zer erabaki dezakeen eta zertarako.

Lokarri y Bake Bidean han presentado hoy la Comisión para Impulsar el Proceso de Paz. Una labor que realizarán 8 personas de referencia en distintos ámbitos de la sociedad. Hemos hablado con Paul Rios sobre la comisión presentada hoy en el Palacio de Aiete de Donostian en particular, y sobre el procesdo de paz en general.

El gobierno español ha aprobado hoy la Ley de Protección de la Vida del Concebido y de los Derechos de la Mujer Embarazada, que será trasladada al congreso. Una ley por la cual el aborto dejará de ser un derecho. Hemos analizado la propuesta del gobierno español con Begoña Zabala abogada y feminista navarra.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »