BILAKETAK

Gakoa Tertulia

RSS-Podcast

aa

Gakoa saioko asteazkeneroko tertulian Catalunyako prozesu subiranistaz mintzatu gara lehenik, eta Kaskarotenea Ikastolak bizi duen egoeraz bigarrenik, Jon Garmendia kazetari eta idazlearekin eta Jasone Iroz kazetariarekin.

Gakoa saioko asteazkeneroko tertulian Sandra Barrenetxea Ipar-Hegoa fundazioko kidea eta Jon Azkune EHUko ikerlaria izan ditugu gaur gurean. Estatu espainiarrean, bereziki Alderdi Popularrari lotutako ustelkeriaz aritu gara, baita Catalunyako prozesu subiranistaz, eta Euskal Herriko mugimendu subiranistaren egoeraz ere.

Gakoa saioko asteazkeneroko tertulian Gotzon Elizburu komunikazio teknikari eta gazte mugimenduko kidearekin eta Mikel Galan itzultzaile eta irakaslearekin izan gara. Euskal Herriko bake prozesuaz, PNV eta EH Bilduren arteko balizko elkarlanaz, Nafarroako euskararen legeaz eta, besteak beste, Berria egunkariari Gasteizko gobernuak diru-laguntza murriztu izanaz mintzatu gara.

GAKOA TERTULIAGakoa saioan tertuliei egingo diegu tartea asteazkenetan. Gaur lehen tertulia, Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariarekin eta Ainhoa Aznarez PSNko militantearekin izan gara, Nafarroako Euskararen Legeaz mintzatu gara, PSNk legea aldatu eta D eredua zonalde ez euskalduna delakoan zabaltzeko prest dagoela baieztatu ostean. Catalunyaz ere mintzatu gara, galdeketaren aldeko indar politikoen arteko batasuna ahuldu egin den honetan.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »