BILAKETAK

Gureaz Blai

RSS-Podcast

aa

AlexArtzelusErdaren zapalkuntzak euskararengan duen eraginaz hitz egin digu Alex Artzelusek. Gaztelaniak eta frantsesak gure hizkerei eragiten dien kutsua kontuan izanda, egunerokoan baliatzen ditugun esamoldeei erreparatu die. Horren aurrean, euskara informala beharko genukeela iruditzen zaio, bereziki, gazteei euskara erakargarri suerta dakien.

Euskara izan ez arren gure herrian geroz eta presentzia gehiago duten hizkuntzak Euskal Herrikoak ote diren, maite ote ditugun, hizkuntzak maitatzeak zer esan nahi ote duen… eta beste hainbat galdera planteatu dizkigu Kike Amonarrizek gaurkoan. Baita hizkuntza aniztasuna eta euskararen normalizazioa elkar elikatzeko beharra nabarmendu ere.

PaulBilbaoIkasturte hasierak eragindako zapore gazi-gozoaz hitz egin digu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. Ipar Euskal Herrian izango diren ikastola berriez pozik, Nafarroan aldaketaren ikasturtea izango denaz ez hainbeste, eta LOMCEk heziguneetan izango duen eraginaz kezka agertu du.

ManexAgirreEuskararen normalizazioaren diskurtsoari heldu dio Manex Agirre bertsolariak gaurkoan, baita galdera bat baino gehiago mahai gainean jarri ere: “Gauzak linguistikoki bakarrik aldatu behar ditugu? Zer onartu behar dugu, eta zer ez?”. Berak argi du edozer euskaraz izan dadin mende bat baino gehiago atzera egitea ez dela komeni. Eta zuri, zer iruditzen zaizu?

Irailarekin batera gauza berriak egiteko nahiak eta asmoak agertzen direla eta, euskara ikasteko edo hobetzeko aukeren berri ekarri digu AEK-ko lehendakari Mertxe Mugikak. Euskara ikasleak jo ditu euskara biziberritzeko protagonista garrantzitsutzat, milaka lagunek egin dutelako euskahalduntzeko bidea. Atzo aurkeztu zuten euskaltegietan matrikulatzeko aurtengo kanpaina, eta euskara ikasi nahi dutenei baliabideak eskura jartzeko konpromisoa dutela ziurtatu du.

Fernando Berrizbeitia EIMA katalogoak euskarazko ikasmaterialei buruzko informazio bildu eta zabaltzeko egitasmoa da, eta hori aurkeztu digu, gaur, Fernando Berrizbeitiak. Askotariko materiala jartzen dute eskuragarri, irakasle, ikasle eta gurasoen araberako katalogazioa eginda.

Lekeitioko San Antolin jaien harira, gure herrietako tabernetan turisten aitzakian erdaraz dauden menu, eskaintza, argibide eta halakoak, txosnetan euskara hutsean topa daitezkeenekin alderatu ditu Aitor Abaroa Gaztezulo aldizkariko zuzendariak. Ziurtatu du, gainera, txosnagunean euskaldun zein erdaldunak ongi moldatzen direla jateko eta edateko nahi dutena eskatzeko. Horregatik eskatu du euskaraz normaltasunez bizitzeko nahiari erantzun egin behar zaiola urte osoan.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Maren Belastegiren iritziarekin ekin diogu Gureaz Blaik ikasturte honetan izango duen iritzi pilulen sailari. Irailaren lehena izanik, ikasturte honetan euskararen normalizazioan egin beharreko urratsez aritu da. Egunean euskalgintzako eragileetako ordezkarien nahiz euskalgintzan erreferente diren norbanakoen iritzi bat emititu eta sarean entzungai jarriko dugu. Adi, beraz, datozenei ere!

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »