BILAKETAK

Gureaz Blai

RSS-Podcast

aa

Nola entzun hala erantzun atalean, erizain batek euskarari egindako erasoaz hizketan aritu dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi. Egin kontu zatian, berriz, UZEIko Jabier Agirre elkarrizketatu dute. Honek, Donostialdean burututako “Euskaraz osasuntsuago” kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu, eta mediku euskaldun bat izateko eskubideaz hitz egin du.

Euskaldunok erdaldunen jarrerak erreproduzitzeko dugun ohitura “solidarioaz” mintzatu dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi gaurko Gureaz Blaiko lehen zatian. Egin kontu atalean, berriz, Ibermatikako kide Iñaki Arantzabal elkarrizketatu dute, Euskalbar zein Hiztegibar interneteko hiztegiez mintzatu dira berarekin.

Gasteizko Legebiltzarrerako bozei eta Zizur Txikian ospatutako Nafarroa Oinez jaialdiari aipamena egin ostean, euskarari esleitzen zaion erabilera “exotikoegiaz” aritu dira gaurko Nola entzun hala erantzun atalean Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi. Ondoren, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kide Garbiñe Petriati elkarrizketatu dute Egin kontu! atalean.

Ramon Labaien kultura sailburu oihak asteburuan “zentzugabekeriatzat” jo duenari tiraka hasi dute Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik gaurko Gureaz Blai. Ondoren, Bergarako Erregistro Zibileko kide Igor Pikabea elkarrizketatu dute “Egin kontu!” atalean.

Aurkezpen saioaren ondoren, Gureaz Blaik ekin dio astez aste Info7 irratian entzungai izango diren atalak lantzeari. Gaurkoan, telebista euskaraz erosten saiatu den bezero baten gertaera hartu dute abiapuntutzat Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik. Horrez gain, abizenak euskal grafiara pasatzeko dauden baliabideez ere mintzatu dira.

Gureaz Blai irratsaioa estreinatu dugu gaur Info7 irratian. Lehen saioa izanik, Gureaz Blairen nondik norakoez aritu gara gaur. Horretarako, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriati eta TELP tailerretako aditu Gemma Sangines elkarrizketatu ditugu. Aurrerantzean, astero izango da Gureaz Blai entzungai Ainhoa Lasaren eta Nekane Zinkunegiren eskutik.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »