BILAKETAK

Gureaz Blai

RSS-Podcast

aa

“Nire lagun bat euskara ikasten ari da, eta elkarrekin euskaraz aritzea adostu dugu. Baina gai sakonetan erdarara jotzen dugu. Zer egin euskarari eusteko?”; egoera horixe landu dute Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak gaurko Nola entzun, hala erantzun atalean. Egin kontu tartean, berriz, Etxepare Euskal Institutuko Irene Larraza elkarrizketatu dute, atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko ikastaroaren inguruan.

“Aizu, mesedez, egin zazu erdaraz! Bestela kanpoan uzten duzu”, esaten badizu zure ahizpak bere familia politikoari erreferentzia eginez, zuk zer egingo duzu? Egoera hori landu dute Nola entzun, hala erantzun atalean Nekane Zinkunegik eta Emun Kooperatibako Ainhoa Lasak. Egin kontu tartean, berriz, Azkue fundazioko teknikari Amaia Ocerin elkarrizketatu dute, fundazioaren webgunearen berrikuntzaz, eta hiztunentzako dituzten baliabideez aritu dira berarekin.

Lasarte-Oriako Ttakun euskara elkarteko ordezkari Aitor Uriarte izan dute gaurkoan saioko bidelagun Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. Lasarte-Orian abian den Kuadrillategi egitasmoaz aritu dira berarekin hizketan; gazte kuadrilekin asialdian lan eginez, gazteen artean euskararen erabilpena nola sustatzen duten azaldu die Uriartek.

Gaurko saioan gonbidatu bat izan dute bidelagun Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. Xabier Balerdirekin hitz egin dute, justiziako euskara teknikariarekin. Bera arduradun den Auzia euskaraz egitasmoa aurkeztu du, justizian normaltasunez euskaraz funtzionatu ahal izateko martxan jarritako proiektua, hain justu.

Euskarara itzulitako liburu bat gaztelaniara itzulitakoa baino garestiago ote den galdetuta, dendariaren erantzuna: “Noski, hau itzulpena da”. Zer erantzungo zenuke zuk? Egoera hori landu dute Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak Nola entzun, hala erantzun atalean. Egin kontu tartean, berriz, Iñaki Arantzabal informatikariak bat egin du eurekin, eta euskaldunei euren euskara hobetzeko sareko baliabideen berri eman die.

Arloz arloko (kirola, kultura, enpresa mundua, komunikazioa…) lider sozial edo pertsona ezagun euskaldunak elkarrizketatuko genituela hitz eman genizuen, eta politikari bat izan dugu gaur gure artean; Ander Rodriguez Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte politiketako diputatua, hain justu. Bere ingurune pertsonala erdalduna izaki, jendaurrean euskaraz aritzeko segurtasuna falta zaiola aipatu digu. Baina gaineratu du poliki-poliki horretan ari dela, eta euskara maila hobetzeko erronka jarri diola bere buruari.

Hoy se cumplen 28 años desde que Euskal Herria dijo que no a la OTAN en referéndum. Una vez más, la sociedad vasca marco la diferencia con el resto del Estado español (Sólo hego Euskal Herria, Catalunya y las Islas Canarias votaron en contra) y voto mayoritariamente en contra de su ingreso en la Alianza Atlántica. Un no a la OTAN que fué posible gracias a una potente campaña de diversos sectores sociales movilizados, que hoy hemos recordado con la ayuda de Amparo Lasheras y Jesus Valencia. Dos históricos militantes que vivieron en primera persona la campaña en contra de la OTAN.

Gonbidatu bat batu da gaurko Gureaz Blaira, Kontseiluko kide Maite Inda, hain justu. Iruñeko guraso talde batek abian jarri eta herrigintzako eragile askok babestutako ‘Haur eskolak euskaraz’ dinamika izan dute hizpide berarekin. Iruñeko Udalak haur eskoletan euskara eskaintzeko eskaririk ez dela esaten badu ere, eskariak biltzeko kanpaina abiatu dute, eta egunez egun gora egiten ari da eskaera kopurua. Horrez gain, Indak salatu du matrikulatzerako orduan gurasoei haur eskola zein hizkuntzatan izatea nahi duten ere ez diela galdetzen udalak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »