BILAKETAK

Gureaz Blai

RSS-Podcast

aa

“Tres juntas, se lo ruego, por favor” esan dio neskatila euskaldun batek zinemako leihatilakoari. Nondik atera ote du? Egoera horixe landu dute Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak gaurko ‘Nola entzun, hala erantzun’ tartean. ‘Egin kontu’ atalean, berriz, Luistxo Fernandezekin aritu dira hizketan, azpitituluak.com webguneaz.

Euskaldundua bazina, euskaraz hitz egiteko ahalegina egingo bazenu eta “Aizu, zuk raro hitzeitezu e, vamos a hablar en castellano”, erantzungo balizute, zer egingo zenuke? Egoera horixe landu dute Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak gaurko ‘Nola entzun hala erantzun’ atalean. ‘Egin kontu’ tartean, berriz, Urruñako EHEko Unai Billakortarekin hitz egin dute, bertan abian jarritako ‘Herriko etxeak eta biok euskaraz’ dinamikaren inguruan.

Gaurkoan, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 20. urteurrenaren harira egindako hausnarketaren ondorioak izan dituzte hizpide Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. Hain justu, UEMAko koordinatzaile Miren Segurola elkarrizketatu dute, eta hark udalen euskalduntzean urratsak egiten jarraitzeko abian jarri duten metodologia berria zein den azaldu die.

Ezezagunei euskaraz hitz egiten diezu lehenengo hitza? Gaurkoan ezezagunak hiru aldiz euskaraz hitz egin arte gaztelaniaz aritu den herritar baten kasua landu dute Nekane Zinkunegik eta EMUNeko Ainhoa Lasak Nola entzun hala erantzun atalean. Egin kontu tartean, berriz, Getxoko Egizu euskara elkarteko Lander Solozabalek Olgetan euskaraz egitasmoaren laugarren edizioari buruzkoak azaldu dizkie.

Gaztelaniaz iragarritako hitzaldi baten sarrera euskaraz egin duen hizlariak “A mi me habian dicho que el curso iba a ser en castellano” erantzuna jaso du. Zer egingo zenuke zuk halako kasu batean? Nola entzun hala erantzun atalean, egoera horretarako portaera posibleez aritu dira gaur Nekane Zinkunegi eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasa. Egin kontu tartean, berriz, Iñaki Arantzabal informatikariak itzulpen automatikoari buruzko aholkua eskaini du.

Lekeitio denon buruan herri euskaldun bezala ikusten badugu ere, azken urteetan beherakada izan du euskararen erabilerak 25-55 urteko herritarren artean. Hortaz kezkatuta, bertako euskara batzordeak dinamika bat jarri du abian eta kezka partekatzen duten herritarrei deia luzatu die gainerako herritarrengan eragin dezaten. Prozesuaren inguruan hitz egiteko batu zaie Iker Ajuriagerra teknikari Nekane Zinkunegiri eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasari.

Taberna bateko zerbitzariak “joder, lo que me faltaba, tener que aprender euskera” esaten badu, zer egingo zenuke? Egoera hori hartu dute hizpide Nekane Zinkunegik eta EMUNeko Ainhoa Lasak Nola entzun hala erantzun atalean. Gaurko Egin kontu tarteko gonbidatua, berriz, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin hitz egin dugu, urtarrilaren 16 eta 17an Donostian egindako Hizkuntza eta Lurraldea I. Jardunaldiak gaiaren inguruan.

Gai nagusi bat jorratu dute gaurko saioan Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. EMUNeko teknikari Haritz Goikoetxea izan dute horretarako bidelaguna, Soziolinguistika Klusterrak antolaturiko VI. Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sarietan lehena lortu duena, hain justu. Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako hainbat gako lanarekin saritu dute, eta lanaren nondik norakoez hitz egin du Gureaz Blain.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »