BILAKETAK

Gureaz Blai

RSS-Podcast

aa

Gabonetako oporren ajeak gainetik kenduta, itzuli da Gureaz Blai Info7ra. Duela urte bete auto tailer bateko zerbitzua euskaraz eskaintzen ez dutelako kexatzean bezero batek izan zuen portaera eredugarriari gogora ekarri, eta tailer horretako hizkuntza portaerak izan duen bilakaeraz aritu dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi NOLA ENTZUN, HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU tartean, berriz, Nahia Alkorta elkarrizketatu dute Sabeletik mundura egitasmoaren inguruan.

Eguberrietako oporretara joan aurreko azken saioa egin dute Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. Lehen zatian, Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendari Zigor Etxeburuarekin urtearen errepasoa egin dute. EGIN KONTU atalean, berriz, Iñaki Arantzabal informatikariak sare sozialak euskaraz erabili ahal izateko baliabideez hitz egin digu. Pare bat asteko oporren ostean, urtarrilaren 7an itzuliko da Gureaz Blai. Eguberri on bitartean!

Etxarriko entzule batek egindako kontsulta hartu dute gaur egoera moduan Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak NOLA ENTZUN, HALA ERANTZUN atalean. Berarekin soilik euskaraz hitz egiten duten ezagun batzuek konpromisoz egiten ote duen kezka zuen entzuleak. EGIN KONTU tartean, berriz, Euskal Memoria Fundazioko Arantxa Erasun elkarrizketatu dute Euskararen kate hautsiak liburuaren inguruan.

Gaurkoa euskararen nazioarteko eguna izanik, Gureaz Blai saioak ere berzia izan behar zuen. GFAko euskara zuzendaritzak antolatutako Ika-Mizka egitasmoaren amaiera izan da Mondragon Unibertsitatearen Bidasoako campusean, Irunen. Bertatik egin dugu ordubeteko irratsaioa gaurkoan, hainbat gai jorratzeko: Kutxa Ekoguneko euskararen ginkana, UEMAko arnasguneak, Anton Abbadia saria jaso duen IXA taldeko Iñaki Alegria. Eta horiez gain, Ika-Mizkako eztabaidetan parte hartu duten hiru lagunekin mahai ingurua egin dugu: Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Ainhoa Urretabizkaia (Gazteako esataria) eta Asier Basurko (Donostia 2016).

Ohiko egitura alde batera utzi eta saio berezia egin dute gaur ere Nekane Zinkunegik eta EMUN Kooperatibako Ainhoa Lasak. Lehenik, Gasteizen urtarrilaren 10era arte ikusgai dagoen Badu bada: euskara mundu eleanitzean erakusketaz hitz egin dute Gorka Lazkanorekin. Ondoren, aurreko astean Garabiderekin aditu titulua egitera etorritako Teresa Pool-Ixekin egin gisa, gaur, Ekuadorko Otavalo herriko Gonzalo Diaz kitxuarekin hitz egin dute.

Garabidek eta HUHEZI fakultateak elkarlanean eskaintzen duten Jatorrizko Hizkuntza biziberritzeko estrategiak Aditu Titulua martxan da dagoeneko, eta munduko hamaika herrialdetako lagunak gurean dabiltza azken asteotan, euren hizkuntz gutxituen errealitatearen berri eman eta guretik zerbait ikasteko ahaleginean. Horretaz aritu gara Garabide elkarteko Ander Bolibarrekin lehenik, eta ondoren, Yucatango (Mexiko) maia hitz egiten duen Teresa Pool-Ixekin hitz egin dugu. Ea zer iruditzen zaizuen jatorrizko hizkuntzan diona.

Zure lagun euskaldunekin gaztelaniaz hitz egiteko eskatzen badizu euskaraz ez dakien beste lagun batek, eutsiko zenioke euskarari? Entzule baten kontsultatik abiatuta, gai horri tiraka aritu dira Nekane Zinkunegi eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasa, NOLA ENTZUN, HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU tartean, berriz, urtebetera heldu den Kimutx elkarteko Nora Barrosorekin hitz egin dugu, eta haurrentzat sortzen ari diren euskarazko baliabideak azaldu dizkigu.

“Hori oso pedantea da, beti ari da euskaraz” bezalako esaldiak entzun izan al dituzu inoiz? Halakoek euskal hiztunen portaeran duten eraginaz hausnartu dute gaur EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik NOLA ENTZUN, HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU zatian, euskal irrati libreak sakelako bidez entzun ahal izateko Uhinbak aplikazioaz aritu dira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »