BILAKETAK

Gure Esku Dago

RSS-Podcast

aa

Iruñeatik azken berriak, Xabier Letonaren eskutik.

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan, Saioa Alkaizak “Espero genezakeen hilketa baten kronika” idatzi digu Aritxulegiko basoan aste honetan gertaturikoari erreferentzia eginez. Mila esker bikote!

Esta mañana en Kalegorrian hemos hablado con Angel Oiarbide, el portavoz de la dinámica ciudadana Gure Esku Dago. Oiarbide ha subrayado que la cadena humana a favor del derecho a decidir del domingo será “un punto de inflexión” y ha añadido que el proceso “no termina el 8 de junio, sino que empieza”.

Mikel Goñi kazetaria eta Maritxu Lopepe Laborari aldizkariko koordinatzailea Gure Esku Dago ekimenaz aritu dira mahainguruan.

Metroa hartua du Amets Arzallusek Gure Esku Dago ekimenak iganderako deitu duen giza katerako. Ipar Euskal Herritik pasako ez bada ere Ipar Euskal Herria bertan egotea beharrezkotzat jo du bertsolariak. Bertan parte hartuko duten herritarren kantitatetik haratago ekimenaren kalitatea arrakastatsua izaten ari dela esan digu.

Igandeko giza-katea ongi atera dadin antolaketa maila handia behar da eta guztia ondo kudeatzea ere beharrezkoa da. Zentzu horrean, antolatzaileek hainbat gomendio eta ohar zabaldu dituzte egunotan. Horien ingururan solastu dugu Gure Esku Dago ekimeneko Ainhoa Mendibilekin.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak ilusio handia sortu duela herri honetan ez du zalantzarik Kirmen Uribe idazleak. Gure Esku Dago ekimenak antolatutako giza katean parte hartuko du igandean. Hitzorduaren garrantzia nabarmendu digu.

Gero eta gutxiago falta da Erabakitzeko Eskubidearen aldeko giza katea osatzeko. Herriz herri sortu dira ekimenak, dagoeneko 900 autobus bete egin dira eta hasierako aurreikuspenak gainditu. Baina Gure Esku Dagoen dinamika ez da Euskal Herrira mugatuko! Londresen ere egingo dute erabakitzeko, gaur bertako Euskal Etxekoekin hitz egin dugu ekimenaren berri emateko!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »