BILAKETAK

Gure Esku Dago

RSS-Podcast

aa

Gose taldearekin giroa alaituz nahiz herritar moduan erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean egongo da igandean Ines Osinaga. Hitzorduaren garrantzia nabarmendu digu.

Hizpide har genezakeen koroa edo giza-katea, baina bitxiak direnez bidelapurraren bideak, bazterreko bidexka hartu dugu gaurko harribitxira heltzeko. Jose Carlos Fernandes portugaldarrak atalka argitara emandako kultuzko lana da “Munduko bandarik txarrena” komikia. Iaz ekarri zuen euskarara Txalaparta argitaletxeak, Bego Montorioren itzulpenean, Harkaitz Canoren aitzin-solasa lagun. Komikizaleentzat zinez gomendagarria, bizizaleentzat aproposa.

Ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza kateari begira, asko dira Euskal Herriko herri eta auzoetan martxan jartzen ari diren ekimenak, guztiak ere Gure Esku Dago dinamikaren baitan. Gaur hain zuzen, ekimen lokal horietako bati erreparatu diogu eta Txorierri-ra joan gara bertan osatu duten bideoklipaz hitz egiteko. Gaizka Peñafiel elkarrizketatu dugu horretarako.

Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katea izango da ekainaren 8an erabaki eskubidea aldarrikatzeko. Urte ezin bereziagoan iritsiko da ekimena, 2014ean Katalunian eta Eskozian galdeketak egingo direlako. Ingurumari honetan beraz, Gure Esku Dago ekimeneko Anjel Oiarbiderekin hitz egin dugu gaur Kalegorrian. Dinamika “zabal” eta “anitza” dela esan digu berak eta haien asmoa  “demokrata guztien indar metaketa” egitea dela esan digu. Izan ere, Oiarbideren hitzetan “gure aldarrikapena ez da abertzalea, demokratikoa baizik”.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »