BILAKETAK

Zuzenekoak/ Saio Bereziak

RSS-Podcast

aa

Gaizka Izagirrek, Susanne Bier-en “En chance til” filmaren kritika egin digu.

Gaizka Izagirrek, Christian Petzold-en “Phoenix” filmaren kritika egin digu.

Oso gustora atera da “Loreak” pelikulatik Gaizka Izagirre Zinemaldiko gure kolaboratzailea. Pelikula borobila dela nabarmendu digu eta Urrezko maskorra irabazteko aukera asko dituela. Gaurko proposamena ere egin digu.

Gaizka Izagirrek, François Ozon-en “Une nouvelle amie” filmaren kritika egin digu.

Gaurko estreinaldia tarteko urduri daudela onartu digute Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak, “Loreak” pelikulako zuzendariak. Sail Ofizialean aurkeztea erakusleiho handia dela adierazi digute eta aukera handiak zabaltzen dizikiola pelikulari nazioarte mailan ere zabaltzeko.

la foto(1)“Euskaraz bizi nahi dut” film labur lehiaketaren sari banaketa izango da gaur arratsaldean Donostiako Zinemaldiaren baitan. Hirugarren urtez jarraian antolatu du Euskararen Kontseiluak. Bertako kide Paul Bilbaok eman dizkigu xehetasunak.

la fotoEuskal zinemaren produkzioa eta zabalpena barrutik ezagutzen dituzte Miren Maniasek eta Miren Aperribaik. Lehena, “Euskarazko zine produkzioa eta finantzaketa” tesia egiten ari da eta bigarrena berriz, Aterafilms produktoran buru belarri euskal ekoizpenak nazioartean zabaltzen. Euskal zinemaren balizko loraldiaz, audientziarekiko harremanez edota atzerrira zabaltzeko aukerez hausnartu dugu biekin.

Aurtengo Zinemaldian ikusmin handia sortu duen “Lasa eta Zabala” pelikulako bi protagonista nagusiak hurbildu zaizkigu gaurko saio berezira, Joxi eta Joxean-en papera egin duten Christian Merchan eta Jon Antza. Sail Ofizialean aurkeztuko den pelikula bateko parte izateak duen garrantziaz eta pertsonaien lanketaz hitz egin digute.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »