BILAKETAK

Zuzenekoak/ Saio Bereziak

RSS-Podcast

aa

Ion Telleria kazetaria Arrasatetik zuzenean.

Mieltxo Monfort Lazkaotik zuzenean, Galder Perez antzerkilariarekin batera.

Iruñeatik azken berriak, Xabier Letonaren eskutik.

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan, Saioa Alkaizak “Espero genezakeen hilketa baten kronika” idatzi digu Aritxulegiko basoan aste honetan gertaturikoari erreferentzia eginez. Mila esker bikote!

Esta mañana en Kalegorrian hemos hablado con Angel Oiarbide, el portavoz de la dinámica ciudadana Gure Esku Dago. Oiarbide ha subrayado que la cadena humana a favor del derecho a decidir del domingo será “un punto de inflexión” y ha añadido que el proceso “no termina el 8 de junio, sino que empieza”.

Mikel Goñi kazetaria eta Maritxu Lopepe Laborari aldizkariko koordinatzailea Gure Esku Dago ekimenaz aritu dira mahainguruan.

Metroa hartua du Amets Arzallusek Gure Esku Dago ekimenak iganderako deitu duen giza katerako. Ipar Euskal Herritik pasako ez bada ere Ipar Euskal Herria bertan egotea beharrezkotzat jo du bertsolariak. Bertan parte hartuko duten herritarren kantitatetik haratago ekimenaren kalitatea arrakastatsua izaten ari dela esan digu.

Igandeko giza-katea ongi atera dadin antolaketa maila handia behar da eta guztia ondo kudeatzea ere beharrezkoa da. Zentzu horrean, antolatzaileek hainbat gomendio eta ohar zabaldu dituzte egunotan. Horien ingururan solastu dugu Gure Esku Dago ekimeneko Ainhoa Mendibilekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »