BILAKETAK

Azoka

RSS-Podcast

aa

Azokak Ostegunero bezala azokei begira jarri gara Lierni Elortzarekin. Sagardotegien irekiera ere presente egon da aste honetan Ordiziko azokan, txotx egiteko aukera ere izan baita Zeraingo Oiharte sagardotegiaren eskutik. Bereziki sagar uztari erreparatu diogu, sagar aniztasunari eta aurtengo uztari. Fruitu lehorren eskaintza eta mamia egiteko gatzagia ere aipatu dizkigu Elortzak.

Zuhaitzak landatzeko garaia iritsi dela aipatu digu azoken tartean Lierni Elortzak. Basoan landatzeko edo lorategietako nahiz hesiak egiteko erabili daitezkela aipatu digu nahiz eta basogintzaren sektorea ez dagoen bere garai onenean. Baratzerako landare berriak landatzeko garaia ere iritsi da, besteak beste, bitarteko porruak, urtekoak bukatu eta hurrengoak landatzeko garaia izan artean erabili ohi direnak.

IMG_20150107_091834461Eguberri jaietako giroa atzean utzi eta berriz ere martxa arrunta hartu dute azokek. Egun hauetako betekadaren ostean barrenak garbitzeko aukera ezin hobea azokara gerturatu eta bertako eta garaian garaiko barazkiak erostea. Lierni Elortzak eman dizkigu ohi bezala xehetasunak.

San Tomas iragarriz txistorra izan da protagonista aste honetako Ordiziko azokan. Dastatzeko aukera ere izan dute bertaratu direnek. Horrezgainera, apio arraboila eta hemengo ahuntz gazta berria ere aipatu dizkigu Lierni Elortzak.

Ostegunero bezala azokei begira jarri gara Lierni Elortzarekin. Gabon giroan sartuta apaingarriak izan ditugu hizpide (pazko lorea eta jazmina), baita neguko sagar, mizpira eta arkumea ere. Azken honen prezioa astez aste igotzen joango da, 4,70 euroan dago orain. Amaitzeko, Errezil sagarrari begira jarri gara; Errezilgo bost emakumek sortu duten “Errezilgo azoka” elkarteari begira.

Ostegunetan egin ohi dugun bezala azokei begira jarri gara Lierni Elortzarekin garaiko eta bertako produktuak oinarri hartuta. Lehenik eta behin, denboraldiko lehen ardi esnea eta honekin egindako gazta izan dugu hizpide. Eskuz gazta egiteko erakustaldia ere eman zuten atzo Ordizian, aurrekoan odolkiekin egin bezala. Eta bestetik, perretxikuen denboraldia amaituta ere hauek jaten jarraitu ahal izateko ekimen berritzaile bat aipatu dugu: Ekosetas kit-a.

Ostegunetan egin ohi dugun bezala Ordizia eta Donibane Lohitzuneko azokei begira jarri gara Lierni Elortzarekin. Odolkiak izan ditugu hizpide lehenik eta behin; odolkia eskuz nola egin erakusten ere aritu dira hainbat etxekoandre. Eta hainbat barazki eta fruituei (azelga, mizpira, endibia, mihilua) erreparatu ostean, Gabonetako apaingarri eta gozoei begira ere jarri gara. Gabonak ate joka ditugun seinale…

Errezil sagarrak izan dira aste honetako Ordiziko azokan protagonista nagusiak. Errezil sagarrak edo “ibarbiak” (Errezilen bertan erabiltzen dutena izena) edota errege sagarrak zarauztarrentzat. Kakiak edota baba txikia ere aipatu ditugu Lierni Elortzarekin egiten dugun ohiko errepasoan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »