BILAKETAK

Azoka

RSS-Podcast

aa

“Hamabi hilabete hamabi produktu” kanpainaren barruan onddo, zizahori eta esnegorriak dastatzeko aukera izan da Ordiziko ferian eta dastatzeko nori eman bila aritu behar handirik ez dela izan kontatu digu Lierni Elortzak, ostegunero legez berarekin egiten dugun azoken tartean. Kardoak, uraza edo letxugak, pikuak eta kiwiak ere izan ditugu hizpide.

Esamolde horrekin ederki irudikatu digu Lierni Elortzak, besteak beste, baratxuria ereiteko garaia dela honakoa. Azoken eta bertako eta garaiko produktuen ohiko errepasoa egin dugu berarekin eta baratxuriaz gainera, ilar eta babak, mizpera eta pikuak, uso eta onddoak, eta Erriberako produktuak ere aipatu ditugu.

Urte osoan deskuidatuta izanda ere larunbatean eder apainduta agertuko dira hilerriak. Santu guztien egunaren atarian Aritz Urretabizkaia lorezainarekin hitz egin du Lierni Elortza gure kolaboratzaileak. Horrezgainera, ohiko azoken errepasoa ere egin digu. Aste honetan nabarmentzekoak onddoak eta loreak, nola ez.

Intxaur mota bat baino gehiago ditugu eta bakoitzak bere izen propioa hartzen du tokian toki. Fruitu bakar batek bertako aberastasuna agerian uzten digu. Udazkenarekin batera intxaurra da gure azoketan nagusitu den fruitua baina gero eta gutxiago ikusi eta entzuten diren mizpirak edota oliba freskoak ere aipatu ditugu Lierni Elortzarekin osteguneroko azoken tartean.

Neguko lanei ekiteko prestatzen ari dira artzainak eta arkume jaiotzak zaintzetik gazta egitera pasako dira laister. Mikologian berriz, aukera handia, onddoak bereziki baina Euskal Herrikoak gutxi. Ostegunero bezala, Lierni Elortzak egin digu azoketako kronika.

la fotoAlbert Einstein berak ohartarazi zuen erlerik gabe munduak ez lukeela asko iraungo. Izan ere, erleen polenizazioa beharrezkoa da loreek fruituak eman ditzaten ondoren hazia ateratzeko. Kate oso baten parte dira erleak eta gertutik ezagutzen ditu Mikela Unsain erlezain eta eztigile azkaindarrak. Erleekin egiten du lan eta bere izenean komerzializatzen ditu hauengandik eratorritako produktuak (eztia, propoleoa, xaboiak, argizaria….). Erleen polenizazioaren garrantziaz eta prozesuaz galdetu diogu, katarro eta gripeak nagusitzen hasiko diren garai honetan eztia edo propoleoa harrapalan kontsumitzeari ekingo diogun honetan. Aurrez, azokei begira jarri gara ohi bezala Lierni Elortzaren eskutik.

la fotoAzokei begira jarri gara lehenik eta behin Lierni Elortzarekin. Udazken garaiko produktuak hasi dira nagusitzen, besteak beste, bruselaza edota erreineta zuria. Bitxikeria moduan meloia eta sandia ere aipatu dizkigu. Horrezgainera, artzantza munduan sakondu nahi izan dugu gaurkoan Gotzone Sestorainekin. Leitzako Gorritz baserrikoa da bera eta izen bereko gazta komerzializatzen duen artzain familiakoa.

Azoka berezia izan zen joan den astekoa Ordizian, gazta enkantea tarteko. Ohiko martxara itzuli dira saltzaileak eta udazkenaren etorrera ere iragartzen dute bertako produktuek. Leka edo baina gutxitu den bezala babarrun beltza nagusitzen hasi da eta kontserbetarako garaia dela ere iragartzen dute tomate eta piperrek. Lierni Elortzak egin digu asteroko kontaketa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »