BILAKETAK

Azoka

RSS-Podcast

aa

Aurreko ikasturtean bezala oraingoan ere azokei begira jarriko gara ostegunetan Lierni Elortzarekin. Horrela, bertako eta garaiko produktuen berri izan eta mugaren alde bateko zein besteko bitxikeriak jasotzeko. Baina lehen sektorearen eta naturaren jiran dabiltzan beste hainbat protagonisten hitzak ere bildu nahi ditugu aurtengoan. Gaur, baserritarrek oporrak har ditzaten Ehnelurrek eskaintzen duen zerbitzua ezagutu dugu. Igeldoko Ondarzate baserrikoak oporretan dauden bitartean baserria gobernatzen ari den Erlantz Otamendirekin hitz egin dugu.

DSC02922Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: eguraldiaren alde txarra zein ona barazkietan, sagarrak eta aranak frutetan, lehen saltsa perretxiku beltzak eta kus-kus hemengotua. “Gure poesia” kantuarekin agurtu dugu Lierni Elortza. Mila esker eta uda on!

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: bertako baserrietako garaiko barazkiak protagonista 12 hilabete 12 produktu ekimenean, aire libreko barazkiak (luzokerra, italiar piperra…) eta Gipuzkoako Batzar Nagusiko bilerak udaletxe inguruan sortutako giro aparta.

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: umeen oporren eta kanpoko bisitarien eragina azokan, gutiziazko fruituak (ahabi, marrubi zuri, San Juan sagar…), berenjena, zerba eta azenarioak ereiteko garaia.

azokaOstegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: aire libreko produktuak ugaritzen, fruitu gorrien ugaritasuna (aran gorri, andere mahats gorri, magurdi…), ziza garaia azkenetan eta San Juan bigarrenez egingo den udako lehen feria.

azoka1Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: artzainak hasi dira ardiak goiko larreetara eramaten eta ondorioz, arkume denboraldia amaitu da, airelibreko barazkien emariak ordea jarraitzen du eta kuiatxoak eta babatxikia dira nabarmentzekoak.

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: negutegiko lehen leka eta piperminak, magurdi edo franbuesak, ilarrak eta lehen gibelurdinak.

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: eguraldi beroagoaren esperoan ekoizleak, kanpoko zein negutigoko barazkiak (apioa, tipula gorria, azenarioa, piperra), landareak eta gereziak 12 hilabete 12 produktu ekimeneko hurrengo produktua.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »