BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Kataluniako prozesu subiranista gertutik jarraitzen ari da Berriako kazetari Samara Velte. Bere begietatik begiratuko diogu ibilbideari nazioarteko atal honetan. Irailaren 27an izango diren  hauteskunde plebiszitarioak izan ditugu oinarri gaurkoan; hauteskunde hauen izaera, mahai gainean dagoen proiektu aukera, erreakzioak eta ostiralean izango den Diada aipatu ditugu berarekin.

Migrazioari eta errefuxatuen auziari begira jarri gara SOS Arrazakeria elkarteko Mikel Mazkiaranekin. Milaka herritarrek Europara etorri nahi izatearen arrazoiak aztertu ditugu, baita krisi humanitarioaren aurrean Europar Batasunak erantzun bateratu bat emateko duen ezintasuna edota errefuxatuekiko elkartasunez Europan eta gurean ere  sortzen ari den “Ongi etorri errefuxatuak” ekimena eta sarea.

Duela urtebete iraileko malda gora are gogorragoa egin zitzaien Ziburuko Kaskarotenea ikastolako haur, guraso eta irakasleei. 13 haurrek etxola prefabrikatuetan, argindar eta elektrizitaterik gabe hasi zuten ikasturtea, bertan egoteagatik gainera, isuna ordaindu beharra. Isun haietatik eta kandelen argipetik Euskal Herri osoan sortu zen elkartasun eta herri mugimenduak ordea fruituak eman ditu urtebetean eta Ziburuko haurrek ikastola berrian hasi dute ikasturte berria. Laida Mujika presidentearekin hitz egin dugu.

Aurreko astetik tentsio uneak bizi dituzte Donostiako Kortxoenea gaztetxean. Ostiralean zenbait langile joan ziren gaztetxera, udaltzainek eta ertzainek lagunduta, eraikina botatzeko asmotan, eta hondeamakinak ere jarri zituzten martxan. Gaztetxeko kideek emandako erantzun azkarrari eskerrak ordea, eraisketa bertan behera uztea lortu zuten. Hori bai, orduz geroztik huste arriskuan bizi dira eta horregatik 24 orduko dinamika bat martxan jartzea erabaki dute. Larunbatean gainera, gaztetxearen aldeko manifestazioa egingo dute. Egoera zertan den kontatu digute Andrea eta Iñigo Kortxoenea gaztetxeko kideek.

Esta mañana en Kalegorrian hemos entrevistado a Urtzi Errazkin, portavoz de Etxerat, con el que hemos charlado sobre la situación de los presos y presas políticas vascas. Errazkin ha valorado positivamente que Christiane Taubira, la ministra de Justicia francesa, se mostrase favorable al acercamiento de los presos, aunque ha añadido que “ya es hora de pasar de las palabras a los hechos”. En contra de la información difundida por algunos medios de comunicación, el portavoz de Etxerat ha afirmado que «no ha habido ningún movimiento que avale la intención sugerida por Christiane Taubira».

Bost urte eskasean musikaren lehen lerrora heldu da Las Tea Party Djs-en musika elektronikoa, Eva Gutierrezek eta Lorea Argaratek osatzen duten bikotea. Euskal Herrian iraultza txiki bat egin dute musika elektronikoa giro herrikoietan gogor sartuta. Argaraterekin hitz egin dugu guk.

Aurtengo San Ferminak desberdinak eta bereziak izango direla nabari da Iruñeako kaleetan eta horren lekuko zuzenenak dira Gora Iruñeako eta peñetako lagunak. Horregatik, haiekin hitz egin dugu goizean Kalegorrian saiaon. Xabi Garcia, Gora Iruñea-ko kidea eta Mikel Donlo, Peñen bozeramalea.

Pirineoak zeharkatuko dituen kirol erronka berezi bat ezagutu dugu gaur Kalegorrian saioan. Bizikletaz Herrialde Katalanak eta Euskal Herria lotzeko asmoa du kirolari talde batek. Erronkak ordea, oso helburu argiarekin antolatu dute: Independentzia eta selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzea. Iban Gartziak eman dizkigu zehaztapen guztiak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »