BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

“Dena erabaki, dena aldatzeko” leloa hartuta mobilizazioak deitu dituzte larunbat honetan Bilbon eta Iruñean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna bultzatu eta egin duten ehundik gora eragile sozial eta sindikalek. Bertan parte hartu duten sei eragiletako lagunekin hitz egin dugu eta gutunaren garrantziaz, bakoitzak bere borroka eremutik egindako ekarpenaz eta aurrera begirako urratsez galdetu diegu. EHNE sindikatuko Unzalu Salterainekin, Askapenako Walter Wandelinekin, Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin, Kitzikaneko Ibai Fresnedorekin, Nafarroako Osasunaren plataformako Iñaki Morenorekin eta “Mujeres del Mundo” taldeko Txefi Roco Sanfiliporekin hitz egin dugu.

Bizitza osoa lanean eman eta, hala ere, pentsio propiorik ez duten emakumeak gehiengoa dira gure herrian. 70 urte eta hortik gora dituzten emakumeez ari gara, jubilatuak dira baina etxean edo ezkutuko ekonomian lan egiteagatik pentsio propiorik ez edota 500 eurotara iristen ez den pentsioarekin bizi dira. Askok gainera, seme-alaben sostengu eta biloben zaintzaile izaten jarraitzen dute. “Ama onak izan behar dugu, eta noiz gu?”, “Bizi itxaropen handiagoa bai baina nolako osasuna?”, horiek, besteak beste, Duintasuna plataformako Aranxa Corralesek eta Gurutze Etxeberriak bota dizkiguten galderak. Emakume pentsiodunen eta alargunen errealitatera gerturatu gara.

la fotoDisko berria kaleratu du Anai Arrebak taldeak, euren bigarren disko luzea Bonberenea Ekintzak-ekin kaleratu dutena. Aurrekoak baino “poperoagoa eta sutilagoa” partaideen hitzetan baina dantzarako eta dibertimendurako gonbitea atzean utzi gabe. Marga Altolagirre partaidearekin hurbildu gara Pasai Donibaneko taldearen lan berrira. Diskoa entzuteko momentu eta gune egokiena zein izan daitekeen galdetuta ez du zalantzarik izan: “autoan eta goizean, egunari indartsu eta alai ekiteko”.” Ondo sentitu nahi dugu. Aspertuta gaude sufritzearekin, etor daitekeenari irekita gaude. Gure bidea dibertimenduarekin lotzen dugu”.

Dagoeneko 300dik gora kazetarik sinatu du “Kazetaritza ez da delitua” manifestua Topatu.info agerkari digitaleko Iraitz Salegi kazetariari elkartasua adierazi eta “Mozal Legea” arbuiatzeko. 2013an, Gazte Danbadaren ekitaldi politikoaren berri eman zuen Topatu.info-ko kazetariak. Horregatik, “terrorismoa goratu” izana egotzita epaituko du maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gaur berarekin solasteko aukera izan dugu eta, besteak beste, hauxe esan digu Salegik: “Kasu honetan nire etxeko atea jo du otsoak. Bihar, beste edonorena izan daiteke”.

El Conservatorio de Sestao acoge hoy, a partir de las 19.00, la presentación pública del documental “Un pueblo con memoria”, en el que el realizador Karlos Trijueque, con el guión del periodista Danilo Albin, repasa cuatro décadas de represión franquista en la localidad fabril vizcaina. En la cinta, de 50 minutos de duración, se incluyen testimonios de quienes sufrieron la salvaje represión policial. Nosotros en Kalegorrian hemos charlado con una de esas víctimas: Felicitas Cáceres, mujer de 87 años de edad que sufrió la represión de muy diversas maneras.

Silencios contiene 4 relatos estremecedores de mujeres maltratadas por una sociedad que tantas y tantas veces hace oídos sordos al drama de miles y miles de mujeres que viven en el terror provocado por la violencia machista, en el inframundo de la explotación laboral discriminada, de la injusticia en una sociedad profundamente cruel con los más desfavorecidos. Un libro de la escritora mungiarra Elo Urrutikoetxea que se estrena en el mundo de la literatura a través de “Silencios” y que hoy hemos tenido la oportunidad de entrevistar en Kalegorrian. Elo Urrutikoetxea nos ha contado que le surgió la idea de escribir “Silencios”, porque lo que más rabia le da es “la indiferencia de la sociedad ante la violencia machista”. El libro no está todavía en las librerías, pero podeís encargarlo poniendoos en contacto con la autora, con Elu Urrutikoetxea, a través de la pagina www.elourruti.info.

la foto“Zerrauts ogia: gosearen grebak” dokumenatalak frankismo garaian kokatzen gaitu, 1947-51 urteen artean. 36ko estatu kolpearen eta osteko gerraren ondorioz gosea eta urritasuna nagusi ziren Francoren diktaduran. Baina langile klaseak duintasuna mantendu zuen haien bizi baldintzen eta askatasunaren alde borrokatuz. Protestak ugaritzen hasi ziren eta ondoren lehertuko ziren grebak eta greba hauen atarian bereziki emakume askok egindako protestak merkatuetan edo okindegi atarietan. Patxi Egilaz zuzendariarekin hitz egin dugu dokumentala Donostian aurkeztu aitzin.

Emakumeen Mundu Martxaren IV. Nazioarteko Ekintza ospatu da asteburuan Kurdistanen eta bertan izan da ere Euskal Herritik joandako ordezkaritza bat. Guk ordezkarirtza horretan parte hartu duen Leire Ibargurenekin solastu dugu Kalegorrian saioan eta egunotan Kurdistanen izan dituzten bizipen desberdinak laburbildu dizkigu. Bersteak beste, Ibargurenek nabarmen du Kurdistango askapen mugimeduan emakumearen borroka lehentasunezkoa dela. Gaur itzuliko dira etxera aurreko ostiralaz geroztik Kurdistanen diren euskal ordezkaritza kideak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »