BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Jyriki Katainen Troika ordezkariak Euskal Herria bisitatu du gaur “Junker plana” promozionatzeko eta bisita hori salatzeko, “Euskal Herrian TTIPari EZ!” kanpainak elkarretaratzea egingo du Euskalduna Jauregiaren atarian. Protestaren zergatiaz eta TTIPak Euskal Herrian izan ditzakeen eraginaz galdetu diogu LAB sindikatuko Urtzi Ostolazagari.

Lan egiten duen tabernan euskal presoen argazkiak edukitzeagatik «terrorismoa goratzea» leporatzen diote Nagore Lazkano gazteari, eta honen harira epaituko dute martxoaren 18an. Bi urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak. Gaur berarekin hitz egiteko aukeraq izan dugu Kalegorrian saioan.

Euskararen legea aldatzea onartu du Nafarroako parlamentuak. Horrela, eremu ez-euskalduneko eskola publikoetan D eredua eskaini beharko du Nafarroako administrazioak. Positiboki baloratu du erabakia gurean Sortzeneko Gari Torregrosak nahiz eta nabarmendu duen eskubide hori Nafarroa osora zabaldu behar dela eta horretarako zonifikazioarekin amaitu behar dela.

Alderdi Popularrak Abortuaren Legea aldatzeko asmoa azaldu zuen atzo Espainiako Kongresuan. Eskuindarrek proposatzen duten aldaketa bururaino eramango balitz, 16 eta 17 urteko emakumeek gurasoen baimena eduki beharko lukete haurdunaldia eten ahal izateko. Emakumeen eskubideen ikuspegitik beraz, beste atzera pausu bat, gaur, Kalegorrian saioan, Onintza Enbeitarekin baloratu duguna. Amaiur-ko diputatuak salatu duenez, emakumeen eskubideak PPren interes elektoralen menpe daude.

Larunbatean Zuhaitz Eguna ospatuko dute Arrasaten. Ekimena ez da berria, aspalditik antolatzen baita ekimen hau Debagoienako herrian. Etzi, Arrasaten ospatu behar den Zuhaitz Egunaren hitzaurre moduan gainera, aurreko astean herriko eskola desberdinetako ikasleek arbolak landatuko zituzten. Zuhaitz Egunaren harira, elkarrizketa egin diogu gaur Kalegorrian saioan Pello Garai Irigoieni, Arrasateko Udaleko Landa Inguruneko teknikariari.

Herritarrak dira protagonista Tolosako Iñauterietan. Egitarau ofiziala ikusi besterik ez dago, ezer gutxi betetzen du honek. Izan ere, herritarrek jartzen diote kolorea, jaia eta giroa bertako iñauteriei. Guk bi iñauterizalerekin hitz egin dugu: Irene Larraza eta Antton Agirrezabala “Txepe”rekin. Norbanakoaren txikitasuna baina garrantzia nabarmendu digute biek.

Lehertu da Iñauteri festa Tolosan, astebete iraungo duena. Festaren atarian Tolosako udaleko kultura eta festak zinegotziarekin, Igor Ezenarrorekin, hitz egin dugu aurtengo jai hauen xehetasunak biltzeko. Vista Alegre txarangako kidea ere bada bera, 25 urte bete dituen txaranga, baina badira beteranoagoak ere, Kabila txarangak 75 urte bete baititu aurtengoan. Iñauterin berezitasuna musika eta txarangak direla aitortu digu Ezenarrok.

Bi Ertzain eta beste bi Polizia Nazionalek deklaratuko dute gaur eta bihar Bilboko 10. Instrukzio Epaitegian. Iñigo Cabacas auziaren baitan izango dira epaituak eta 2012ko apirilaren 9an Maria Diaz de Haro kalean izandako istiluetan gertatutakoa argitu beharko dute. Gaurko hitzorduaren aurrean, Iñigo Gogoan Herri Ekimenak elkarretaratzea deitu du 9:30ean, Buenos Aires kalean. Guk, Kalegorrian saioan, Iñigo Cabacas gazteraen lagun Iker elkarrizketatu dugu eta salatu du, 3 urte eta gero argi eta garbi geratu dela “presioak daudela Cabacasen auzian inpunitatea mantentzeko”.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »