BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Idauze-Mendiko gazteek hartu dute aurtengo maskaradak egiteko ardura. Igandean abiatu eta apirilaren 19a bitarte Zuberoko hamabi herri igaroko ditu. Aurtengo maskaradak euskara eta sinboloak berreskuratu nahi ditu, azken honetan lan berezia egin du Johañe Etxebest gazteak. Berarekin hitz egin dugu.

Arrasaten hil da Josu Uribetxeberria presoa eta gaur arratsaldean, elkarretaratzea deitu dute herriko plazan bere seide eta lagunek.  Bihar, eguerdiko 12:00tan, omenaldi zibila egingo diote. Testuinguru honetan elkarrizketa dugu Pakito Lujanbio Etxerat-eko kidea.

Arrasaten hil da Josu Uribetxebarria presoa eta gaur arratsaldean, elkarretaratzea deitu dute herriko plazan bere senide eta lagunek.  Bihar, eguerdiko 12:00tan, omenaldi zibila egingo diote. Testuinguru honetan elkarrizketa dugu Enrike Letona, preso politiko arrasatearraren lagun mina.

Lehen plaza duela 22 urte zapaldu bazuten ere orain kaleratu dute euren lehen diskoa Aire Ahizpek. Bidexka du izena eta Josu Zabalak izan du zer ikusirik. Hamahiru kantuetatik erdiak a capella egin dituzte, hiru ahotsak batera grabatuta eta Sebastien Desgrans akordeoi jotzailearen laguntza izan dute. Amaia Airerekin hitz egin dugu.

3 urte bete dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zendu zenetik eta bere heriotzaren urteurrenaren harira omenaldia egingo diote Donostian. Larunbatean izango da, goizeko 11:00etan Lasala plazan. Horre harira elkarrizketatu dugu gaur Josu Tellabide etnologo antiguatarra. Donostiako oposizioaren erruz, Txillardegik merezi duen errekonozimendurik gabe segitzen duela salatu du Tellabidek eta Donostiako kale izendegian gizonek eta eskuindarrek nagusitasuna dutela kritikatu du.

la fotoGipuzkoako Aldundiak berriki aurkeztu du euskara normalizatzeko plana, horrela, lehentasunez erabiliko du euskara Foru Aldundiak jarduera esparru publiko guztietan eta baita barne mailan ere. Plana aurkeztu eta biharamunean iragarri zuen Carlos Urquijo gobernu espainiarreko ordezkariak auzitara jotzeko asmoa. Euskara planaren inguruan, erreakzioez eta Aldundiak emandako urratsez hitz egin dugu Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariarekin.

Txotx denboraldi berriaren atarian Astigarragara jo dugu. Egun berezia dute bertan sagardo denboraldiari hasiera eman baitiote. Gaurko eguna antolatzen duen Sagardun elkarteko eta Zelaia sagardotegiko Oihana Gainzerainek eman dizkigu gaurko eguneko xehetasunak baita 2014ko uztaren ezaugarri nagusiak azaldu ere. Aurtengo irekierako gonbidatuak diren Loreak pelikulako aktoreetako batekin ere hitz egin dugu. Emozionatuta hitz egin digu Itziar Ituñok.

Carlos Urkijok Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo udalak auzitara eramango ditu aktak euskaraz bidaltzeagatik. Gainera, Berastegiko udalarekin egin bezala, Zeraingo Udalak UEMAn sartzeko hartutako erabakiaren aurkako helegitea ere jarri du Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Horretaz guztiaz galdetu diogu gaur, Kalegorrian saiona, Miren Segurola UEMAko koordinatzaileari.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »