BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Datorren astetik aurrera, euskal preso eta iheslarien errealitatea ezagutzera emango duen irratsaio berezia estreiniatuko du Info7 Irratiak. Miren Azkarate kazetari eta preso ohiak gidatuko du. “Galtzetan gordetzeko” deitu dute eta asteartean egingo dute estreinko saioa.

Euskal Herri osoan neguko beherapenak martxan jarri diren honetan, merkatari txikien egoera aztergai izan dugu. Multinazionalen edota internet bidezko erosketen aldean zailtasun asko topatzen dituzte egunerokoan baina argi dute euren presentziarik gabe gure herri eta auzoek ez luketela bizirik izango. Donostiako Izadi Kirolak dendako Alex Vianezekin eta Mungiako Trobika dendako Nerea Ormaetxerekin hitz egin dugu. Gurean gero eta gehiago zabaltzen ari diren txinatarren dendei begira ere jarri gara.

Charlie Hebdo astekari satirikoaren kontrako atentatuak hautsak harrotu ditu eta atzoz geroztik guztion ahotan dabilen kontua da. Badira ordea, albistea xenofobia bultzatzeko baliatzen ari direnak eta horren lekuko da adibidez, Espainiar Estatuan #StopIslam traola trending topic izan dela gaur. Honetaz guztiaz hausnartu dugu Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakaslearekin.

la fotoMariano Rajoy presidente espainiarrak iragarri bezala 2015ean pentsioak %0,25 igotzea pentsiodunen lepotik barre egitea dela uste dute jubilatuek. Pentsiodunak Martxan elkarteko Mikel Argiñarenarekin eta Duintasuna plataformako Itziar Usandizaga Galarraga eta Arantxa Corralesekin hitz egin dugu. 500 eurotara iristen ez diren pentsioekin erretiratu asko pobrezian bizi direla ohartarazi digute, batik bat, emakumeak. Botiken ordainketak ere egoera lazgarrian utzi dituela ohartarazi dute eta Madrilgo gobernura ez ezik Jaurlaritzari begira ere jarri dira.

Didier Rouget militantearen heriotzak samina sorrarazi du Euskal Herrian eta batez ere, ipar Euskal Herriko eremu indepedentistan. Gaur, Kalegorrian saioan, Parisen jaio eta Euskal Herrian zendu den iraultzaile hau nor izan zen jakiteko, Didier Rouget gertutik ezagutu zuen Xabier Ezkerra, Usurbilgo iheslari ohiarekin solastu dugu. Didier “militante integral” gisa definitu du Ezkerrak.

la fotoEstatu espainiarrean bi dira ama presoentzako moduloak edo espetxe berezituak, Valentziakoa bata eta Aranjuezekoa bestea. Bietan daude euskal presoak. Aranjuezekoan zehazki, lau euskal preso politiko daude haien haurrekin. Espetxe barruko bizi-baldintzek ordea, okerrera egin dute nabarmen azken boladan eta horregatik, presoek eta haien seme alabek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak salatzeko lan taldea sortu dute kanpoan. Lan talde horretan buru-belarri ari da lanean Maitane Sagastume preso ohia. 23 urte eman zituen preso Sagastumek eta berak ere espetxea eta amatasuna zer den lehen pertsonan ezagutu du. Horregatik, modu berezian inplikatu da Aranjuezeko emakume presoen aldeko dinamikan.

Bisita berezia jaso dugu Pasaiako Albolan, Olentzero bertaratu zaigu eta ez edozein Olentzero, kubatarra baizik! Kuban zein Sakanan dituela jatorriak eta Sakanako ikazkinen artean lanean ibilitakoa dela esan digu, ontzigintzara bideratzen zen egurraren soberakinetatik egiten zuela lan. Opariak eta “desopariak” banatzeko prest etorri dela ere aipatu digu, baina batik bat gerriak dantzan jartzeko gogoz!

Albaola sarearen baitan hainbat ekimen jarri dira martxan eta horietako bat da Irrien lagunak klubarekin elkarlanean martxan jarritakoa Ondartxon. Haurrei begirako gunea sortu asmoz dabiltza Albaola itsas kultur faktoriaren baitan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »