BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Pobreziaren kontrako eguna dela izaki, gaur bolondreski lan egiten duten Elikagai Bankuko bi kideekin solastu nahi izan dugu.  Bizkaian bolondreski lan egiten du Marije Elorriagarekin eta Gipuzkoako Antton Mendizabalekin.

la fotoKantuan aritu gara Kalegorrianen, Andoni Tolosa “Morau” eta Beñado Goietxe izan ditugu gurean. Ez dira esku hutsik etorri: “Arrainentzako Hinmoak” beraien azken lana aurkeztu digute. Inspirazio bide zein duten, diskoa nola ekoiztu duten, nola banatuko duten…kantu kontari aritu gara gustora.

Igande honetan Nafarroa Oinez Zangozan ospatuko da eta helburu nagusia Euskarari eta euskal kulturari bultzada ematea izango da. Era berean, proiektuaren iraunkortasuna eta hezkuntzaren kalitatea bermatzeko diru baliabideak lortzea ere izango dute xedetzat aurtengo ekitaldian. Guk, aurtengo Nafarroa Oinezeko koordinatzailearekin, Jone Etxebarriarekin hitz egingo dugu.

anderSortzaileen txokoa jarri dugu martxan ostiraletan. Hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatuko ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Hilabetean behin izango da gurean Ander Sorozabal gitarra hartuta. Andreak botatako erronka beste baterako utzi du eta bera partaide den “Rumba gerrilla” eta “Bidelapurrak” taldeetako kantu bana jo digu zuzenean. Martitzetik aritu zaigu gaurkoan.

Larunbat honetan Galdakaon hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketari begira jarri gara  Arkaitz Estiballes aurreko edizioko txapeldunarekin eta finalista geratu zen Onintza Enbeitarekin. Estiballesek aitortu digu gustora ikusiko lukeela txapela Madrilgo Kongresuan, Onintzaren buru gainean. Tertulian aritu gara biekin euren erronkez, txapelketaz eta bertsolaritzaz gogoetan.

Dos padres de las familias que reclaman estudiar Primaria en la escuela pública La Baluga y el alcalde de Sopuerta, Josean Llaguno, cumplen hoy siete días en huelga de hambre para reclamar que sus hijos puedan continuar estudiando en el citado centro. Nosotros hemos hablado con el alcalde Josean Llaguno y Carlos Alonso, presidente de la asociación de padres y madres Handitzen del colegio La Baluga, ambos en huelga de hambre.

Teresa Romero ebolaz kutsatutako erizain laguntzailearen auziak, kudeaketak eta hartutako neurriak hizpide izan ditugu LABeko Osakidetzako arduradun Edurne Agirrerekin eta SATSEko delegatu Jon Serranorekin. Euskal Autonomi Erkidegoan hartu diren neurri eta protokoloetan ere hutsune handiak daudela adierazi digute eta hutsune horiek zer ikusi handia dutela murrizketekin eta Osakidetzaren pribatizazioarekin gaineratu dute.

Aurtengo udaran Askapenak Saharara antolaturiko 3 brigadak, bata bestearen atzetik kanporatu ditu Marokoko Gobernuak. Hori saltazkeo eta Marokoko Gobernuak Sahararekiko duen jarrera salatzeko protesta egin du gaur Askapenak Bilboko kontsulatuan. Horren harira, Marokok kanporatu zuen brigadistetako bat elkarrizketatuko dugu gaur.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »