BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

la fotoInoiz ez da berandu jakintzan sakondu eta unibertsitatera joateko. EHUk eskaintzen duen Esperientzia Gelak ekimenean parte hartzeko baldintza bakarra erretiroa hartuta egotea da. Gero eta gehiago dira unibertsitateko ikasketei heltzen dieten helduak eta guk horietako birekin hitz egin dugu, Jesus Olaizola eta Nekane Idarretarekin. Ekimeneko arduradun Josu Chueca irakaslea ere gurean izan da.

Kutxaren izaera publikoa eta soziala mantentzea posible dela eta horretarako aukera bat baino gehiago daudela uste dute Kutxa Publikoa ekimeneko bultzatzaileek. Hainbat herritarrek martxan jarritako ekimena da, herritarrak informatu eta herritarren artean eztabaida piztea helburu duena. Gaur aurkeztuko dute 19:00etan Donostiako Egia auzoan eta bihar Gasteizko alde zaharrean 18:30ean.

Egun latzak eta gogorrak izaten ari dira Siria eta Turkia arteko mugatik gertu dagoen Kobane hirian. Bertan, erresistentzia kurdua bere ahalegin guztiarekin ari zaio Estatu Islamikoari aurre egiten, baina egoera okerrera doa mendebaldeko potentzien pasibotasuna medio. Gaur, Kobaneko hirian gertatzen ari dena hobeto ezagutzeko, duela oso gutxi Kurdistanetik itzuli den Igor Olabarrietarekin hitz egin dugu. Komite Internazionalistak-ek antolaturiko brigada batekin egon da Kurdistango lurretan.

Ayer supimos que el Tribunal Europeo de Derechos Humanos ha condenado al Estado español por no investigar las denuncias de torturas de Beatriz Etxebarria y Oihan Ataun, a los que ordena indemnizar con 29.000 y 24.000 euros, respectivamente. Con las de hoy son ya seis las sentencias europeas que castigan al Estado español por el mismo motivo, cinco de ellas relativas a ciudadanos vascos. Hoy, en Kalegorrian, hemos charlado con el propio Oihan Ataun, que además de valorar positivamente la sentencia del Tribunal de Estrasburgo, ha añadido que “el Estado quiere que pensemos que la lucha contra la tortura es una batalla perdida”.

Según ha subrayado Antonio Gómez, integrante de la Cordinadora Anti-Privatización de la Sanidad de Madrid, “nosotros nos posicionamos en contra de la repatriación del sacerdote español, porque veiamos que era un riesgo gravísimo repatriar a una persona con ébola cuando no existe tratamiento efectivo contra este virus ni aquí, ni en África”. En ese sentido, Gómez ha añadido que desde la Coordinadora Anti-Privatización de la Sanidad de Madrid defendieron desde un principio que “el Estado español se implicase y enviase hospitales de campaña y recursos para contener la epidemia allí donde estaba”. Para Antonio Gómez ”se corría el riesgo de importar premeditadamente el virus, como ha ocurrido”. El miembro de la coordinadora anti-privatización también ha denunciado la hipocresía existente en torno a este tema, ya que, “en África hace tiempo que mucha gente esta muriendo por el ébola”.

Pasa berri den Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean lehiatu zen “Loreak” pelikularen kartelak bat baino gehiagoaren harreta piztu du. Irudiaz haratago pelikularen edukiaren atmosfera trasmititu nahi izan du egileak, Iker Ayestaran ilustratzaile donostiarrak. Nazioarteko hainbat argitalpenetarako egiten du lan gipuzkoarrak. Kartela egiteko prozesuaz eta ilustratzaile ofizioaz hitz egin dugu berarekin.

LOMCErik gabeko herria eta hezkuntza sistema propioaren bidean urratsak ematea du helburu Hezkuntza Plataformen Topaguneak. 2013ko maiatzean sortu ziren hainbat erreforma eta murrizketei aurre egin asmoz eta orain LOMCEren aurkako borrokan batu dituzte indarrak. Ikasle, hezitzaile, langile, herritar zein familiak ari dira elkarlanean eta larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatu diren kalejiretan parte hartzeko dei berezia egin dute. Aitor Fernandez de Pinedo langilearekin eta Samuel Pasandin ikaslearekin hitz egin dugu.

“Génération Autonomistes Basques” deituriko dokumentalaren zuzendaria Sylvie Garat eta Gabi Muesca IK-ko militante ohia elkarrizketatu ditugu gaur, Kalegorrian saioan. Atzo estreinatu zen Iparretarrak talde armatuaren historia kontatzen duen dokumentala France 3 telebista katean eta gaur, Atalante gelan izango da ikusgai.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »