BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Espainiako Auzitegi Nazionalak ‘Topatu.info’-ko hiru kide inputatu ditu Gazte Danbadako ekitaldi politikoaren inguruan informatzeagatik eta gaur joan dira Madrilera epailearen aurrera dekalartzera. Guk, auzitegi berezira sartu aurretik, Nekane Zinkunegirekin hitz egiteko aukera izan dugu. Lerro hauetatik gure elkartasunik beroena hiruei!

Gaur abiatuko du denboraldi berria Arrosa Irrati Sarean elkarlanean egiten den Zebrabidea magazinak. Egunero 16:00etatik 18:00etara errepidea igarotzen lagunduko du irratsaioaren gidari Nekane Zinkunegi Barandiaranek. Beste hainbat lagun ez ditu urruti izango, tartean Jon Aranburu Artano, Arrosa Sareko koordinatzailea. Biek egin digute denboraldi berriaren aurrerapena.

Esta mañana, la plataforma de jubiladas y pensionistas “Duintasuna” ha llevado a cabo una concentración en el centro de la capital donostiarra con el lema  “Pensionista que no lucha: no se le escucha”. Poco antes de comenzar la protesta hemos charlado con Xanti Aldanondo, miembro de la citada plataforma.

la foto(1)Herritarrei bizkar emanez agintariek hartzen dituzten erabakiei Revolta! aldarrikatuz dator Itziarren Semeak taldearen laugarren diskoa. Kaki Arkarazorekin Andoaingo Garate estudioetan grabatu eta Jonan Ordorikaren masterizazioaren ukitua du lan berriak. Ska eta punk doinuak nagusi diren arren, euskal kantu tradizonalek zein erritmo balkaniar eta tropikalek ere badute lekurik. Urriaren 21ean kaleratuko dute diskoa baina primizian gurean aurkeztu digute Manex eta Ibon Altunak. Mila esker kuadrilla!

Gaur, Atarrabian, etxea zorraren truke ematea adostu dute Rural Kutxak eta Urko Rodrigok. Adostasuna ordea, Rodrigoren borrokaldiari esker erdietsi da. Martxelo Diaz kazetariak kontatu digu guztia.

Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazte grebalariek “lege arrotzen eta kapitalisten aurrean desobedientziaren bidetik jotzea” erabaki dute eta ez dira espetxera euren kabuz joango. Horixe da atzokoan, Grebalariak Aske! plataformak prentsaurrekoan iragarri zuena eta horrekin batera, urriaren 11rako Deustuko Done Petri plazan Askegunea deitu dutela jakinarazi zuten. Gaur, plataformako Jose Morales elkarrizketatu dugu eta urriaren 11ko deialdiarekin nahasmena sortu dela esan digu. Grebalariak aske! plataformako kideak esan digunez, “urriaren 11ean ez da herri harresirik egingo, Urtzi eta Telleren aldeko elkartasun Askegunea baizik”.

Sopuertako La Baluga eskolan (Bizkaia) Lehen Hezkuntzako zazpi umeak behin-behinean artatzen dituzten bi irakasle boluntarioek ezin izan dute gaurkoan ere eskolara sartu. Heskuntza Departamenduaren ikuskariek sarrera eragotzi diete. Egoerak beraz, konpondu gabe segitzen du. Ingurumari honean elkarrizketatu dugu Txuma Murugarren, La Baluga eskoako gurasoa.

Larunbatean abiatuko da Xilaba Xiberua, Lapurdi eta Nafarroa Beherako bertsolari txapelketa. Bertan parte hartuko duten 18 bertsolarien artean birekin hitz egin dugu guk. Batetik, azken edizion txapeldun orde geratu zen Odei Barrosorekin eta bestetik, lehen edizioan parte hartu ostean parentesi bat egin eta berriro itzuli den Maddalen Arzallusekin. Euren helburuez, txapelketa formatoaz eta honek Ipar Euskal Herriko kulturgintzari egin diezaioken ekarpenaz galdetu diegu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »