BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Itziarren Semeak taldeak prest du dagoeneko bere “Revolta” diska berria. Laster argitaratuko dute. Gaur ordea, Kalegorrian saioan, diska berriko “Todo es ETA” kantua primizian entutzeko aukera izan dugu. Hementxe duzue kantua entzungai!

Espainiako Auzitegi Nazionalak ‘Topatu.info’-ko hiru kide inputatu ditu Gazte Danbadako ekitaldi politikoaren inguruan informatzeagatik. Datorren astean, urriaren 7an, asteartea, Madrilera joan beharko dute Eloy Velasco epailearen aurrera deklaratzera. Adieraqzen askatasunaren kontrako eraso berri hau dela eta, Iraitz Salegi (Topatu.info) auziperatuarekin hitz egin dugu gaur Kalegorrian saioan.

“Errealitate instituzionala” urratzen duela argudiatuta, euskarazko 22 eskola liburu erretiratzeko agindu eman du UPNren gobernuak. Horren inguruan galdetu diogu LAB sindikatuko Expe Iriarte-ri.

“Erria Txikota” lelopean ospatuko da igande honetan Kilometroak festa Orion. Ikastolen sorreran ausart aritu ziren guraso haiek izango dituzte gogoan, horrela, urte haietako elkartasun eredua ere indartu asmoz. Horren lekuko sostengu ekonomikoa lortzeko martxan jarri duten Gure Zozketa ekimena. 5.600 metro inguruko ibilbidean egitarau oparoa prestatu dute eta bereziki presentzia izango du Orio bertako kultur eskaintzak. Orioko Herri Ikastolako zuzendari Zigor Saizarrek eta Gema Etxabe lehendakariak eman dizkigute xehetasunak.

Banda Bassoti talde italiarrak antolatuta, elkartasun brigada bat abiatu zen duela egun batzuk Donbass-eko eskualdera eta tartean ziren Euskal Herria Donbass Elkartasun komiteko lagunak. Guk, Kalegorrian saioan, Lur Gil euskal brigadistarekin hitz egiteko parada izan dugu. Ezin izan dutela Donbass-era sartu, baina bertako milizanoekin eta ordezkari politikoekin biltzeko aukera izan dutela kontatu digu berak. Kontatu diguna ez da xamurra, Gilek dioen bezala “sarraski” baten lekuko izan direlako. Dagoeneko Moskun daude eta gaur hartuko dute Euskal Herrira bueltan ekarri dien hegazkina.

Euskal Herriko Kazeta [JPB] desagertu zenetik hutsune nabarmena dago ipar Euskal Herriko panorama mediatikoan eta horri erantzun asmoz, hedabide berri bat sortzera doaz. Horretarako ordea, herritarren sustengua behar dute. Xehetasun guztiak eman dizkigute Goizeder Taberna eta Antton Etxeberri kazetariek eta proiektuaren bultzatzaileek.

Egun bakarrean bete da aurten Ahotseneako programazioa. Eskaria egiten azkarrenak izan direnekin 40 zuzeneko eta 40 aurkezpen osatu dira baina asko izan dira kanpoan geratu diren sortzaileak. Horiei aukera eman nahi die Ahotseneak eta horretarako eragile publiko zein pribatuen finantziazioa bilatzeari ekin diote, besteak beste, Ahotsenean eskenatoki bat gehiago jarri ahal izateko. Hala azaldu digu gune honetako koordinazio ardura hartu berri duen Lutxo Egia idazleak. Eskariak info@ahotsenea.net era bidali daitezke.

Trás la suspensión cautelar de la consulta catalana por parte del Tribunal Constitucional español, son muchas las incógnitas y preguntas que no tienen aún una respuesta concreta: Hasta donde será capaz de llegar Artur Mas? Y el PP, seguirá por la misma senda autoritaria? Como ha sentado el veto del Constitucional español en la sociedad catalana? Muchas preguntas que hoy hemos tratado de responder con la ayuda de los periodistas Beñat Zaldua y Alberto Pradilla, ambos corresponsales del diario “Gara” en Barcelona y Madrid, respectivamente.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »