BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Marwane Azergui, Batxilergoa euskaraz atera duen Tolosaldeako lehen ikasle marokoarra da. Hori ospatzeko festa ere egin dute orain aste batzuk Kike Amonarriz kazetariak gidatutako ekitaldian. Ikasle etorkinen errealitatera gerturatu nahi izan dugu berarekin eta euskararekin duen loturaz eta bere bizipenez galdegin diogu.

Hasi da dagoeneko “Edozer dugu posible” eguna Donostiako Zurriola hondartzan. Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute Donostiako Piratek jai herrikoien alde, baina festak gauean egingo du eztanda Manu Chau-ren kontzertarekin. Hau guztia posible egiteko ordea, 500 bolondresen laguntza izan dute Piratek. Guk, Kalegorrian saioan, 500 bolondres horietako birekin hitz egiteko aukera izan dugu goizean. Hauxe Markeli eta Leireri egin diegun elkarrizketa.

“Edozer dugu posible” leloa duen herri jaien aldeko eguna antolatu dute biharko Donostiako Piratek hainbat eragile eta herritarrekin elkarlanean. Horietako bat da Goyeneche Fundazioa, adimen urritasuna duten lagunekin lan egiten duena. Prestaketa lanetan harrapatu ditugu, auzolanean ari diren herritarrentzat bazkaria prestatzen zehazki. Adimen urritasuna duten lagunek ere festa honetan parte hartzeak duen garrantzia nabarmendu digu fundazioko Maria Muñozek.

Mercadona saltoki handia gero eta presentzia handiagoa izaten ari da gure herrian. Iaz ireki zen lehendabizikoa Antsoainen eta datozen sei urtetan 45 supermerkatu zabaldu nahi dituzte Euskal Herrian. Saltoki handi honek ordezkatzen eta bultzatzen duen ereduarekin ados ez eta tokian tokiko bizilagunak mobilizatzen hasi dira. Guk Barañainera eta Sestaora jo dugu. Barañaingo Aitziber Larrearekin eta Sestaoko Iñaki Dominguezekin hitz egin dugu.

Pasa den ostegunean, uztailaren 4ean, Bilboko Errekalde auzoko gazte talde batek eraikin berri bat okupatu zuen. “Etxarri” izena jarri diote gaztetxe berriari eta uda osoa gune autogestionatu berria txukuntzen igaroko dute Gazte Asanbladako kideek. Gaur, gaztetxeko kide batekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.

1996 urtean “Morau” diskoa kaleratu zuenetik beste lau gehiago etorri dira (1998an Kantu Galduak, 2000an Amodio Domestikoa, 2004 Txukalda, 2008 Kalamidadiak) eta bosgarrena bidean da, “Arrainentzako himnoak”. Nahasketak egin berri dituzte eta irailean kalean izatea espero dute. arrainentzakohimnoak.org atarian aurreratu dituzte zenbait kantu eta proiektuari buruzko kontaketa ere egiten ari da Andoni Tolosa. Gurean izan da eta azken abentura honetako zenbait xehetasun eman dizkigu.

Ayer por la tarde, cientos de vecinos se concentraron en Las Carreras, en el municipio de Abanto, para denunciar el enésimo incidente en Petronor. A pesar de que Petronor y el Gobierno Vasco digan lo contrario, los vecinos insisten en que están arrojando sustancias tóxicas a la atmósfera. Nosotros hemos hablado con Ameli, vecina de Muskiz que ha denunciado que “el Gobierno Vasco apoya a Petronor y abandona a la ciudadanía”.

Maiatzaren 26an Bartzelonako Can Vies zentro soziala desalojatu eta eraitsi ostean, gunea berreskuratze lanei ekin diete bertako bizilagunek. 70.000 euro behar dituzte berreraikitze lanak egin eta errepresioak sortutako gastu judizialei aurre egiteko. Horretarako, Vercami kanpaina jarri dute martxan eta, besteak beste, Iruñako Katakrak-en babesa jaso dute. Can Vies-eko asanbladako kide Irene Jaumerekin eta Katakrak-eko Hedoi Etxarterekin hitz egin dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »