BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Fleuryko espetxean gose greban dauden euskal presoak ahozko akordio abtera iritsi dira, hilean hiru bisita luze izateko hitz jasota. Hala ere, akordioa berretsi eta gainontzeko presoak jakinaren gainean izan arte ez dute baraualdia utziko. Egoeraren inguruko xehetasunak eman dizkigu Bagoaz! Kolektiboko Emilie Martin-ek.

Azoken gaurko tartean artzantzari begira jarri gara. Joseba Insausti artzain ordiziarra elkarrizketatu du Lierni Elortzak. 37 urte ditu eta bizitza erdia darama artzain, gazte gehienek ez bezala kotxe baten ordez artaldea erosi zuen. Mendiko gazta egiten du, Idiazabal jatorri izendapenaren barruan, eta udazkena bitartean Aralarren egongo da bere ardiekin.

mikelazuloGaur abiatuko den “Eztena antzerki teatro” egunak bezala hainbat sormen ekitaldi eta ekimen bildu ditu hogei urte hauetan Errenteria Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak. Musika, dantza, poesia, solasaldiak…makina bat ekintza antolatu dituzte ibilbide luze honetan. Indarrean den kultur eredua ere irauli dute eta kolektibitatean oinarritutako kultur sorkuntza sustatu. Beheko kaleko 4. zenbakian eskilarak jaitsi eta atea jo dugu. Oier Guillan eta Idoia Beratarbidek zabaldu digute atea.

Ekainaren 30ean bozkatuko da Gasteizeko Parlamentuan haustura hidraulikoa arautzeko legea eta aurreikuspenen arabera, lege berriak teknika honen debekua suposatuko du praktikan. Horregatik, fracking-aren kontrako taldeak baikor dira eta atzo, parlamentuan EH Bilduk, PSEk eta PPk emandako urratsa ere begi onez ikusi dute. Aipaturiko alderdiek bi zuzenketa onartu zituzten atzoko sesioan, bermea handitzeko. Honetaz guztiaz hitz egin dugu Fracking Ez! plataformako Iñigo Lezarekin.

Gaur goizean ‘Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2014’ txostena aurkeztu du Behatokia-k Baionan eta ondorio nagusi bat nabarmendu dute Hizkunza Eskubideen Behatoki-ko kideek : “Herritarren bultzadari esker egoera aldatzea posible da”. Aurtengo txostenaz eta, oro har, hizkuntza eskubideen ikuspegitik Euskal Herrian bizi dugun egoeraz galdetu diogu Garbiñe Petriatiri, Hizkunza Eskubideen Behatoki-ko zuzendariari.

Esta mañana en Kalegorrian hemos entrevistado a Rafael Flores, de la Plataforma por la Libertad de Alfon, que nos ha explicado lo vivido ayer en ese “muro popular” que tuvo lugar en el barrio de Vallecas para evitar la detención y el posterior encarcelamiento de Alfon, joven condenado a 4 años de prision por una huelga general del 2012. Flores ha subrayado que “hoy comienza la lucha para arrancar a Alfon de las carceles del capitalismo y de este Estado fascista”.

34 ikastaro eta sei jardunaldi berezi antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak Baionan, Iruñean eta Eibarren. Ekainaren 29tik uztailaren 22ra izango dira arteari, musikari, giza zientziei, ingeniaritzari eta teknologiari buruzko ikataroak. Jardun leloa hartuta dator 43. edizio hau. Irati Iciar udako ikastaroen arduradunak eman dizkigu xehetasunak.

Lorea Agirre (Jakin) Jakin aldizkariak eta UEUk elkarlanean “Euskara, naziogintza eta estatugintzaren erdian” jardunaldi irekiak eta doakoak antolatu dituzte Iruñean ekainaren 25 eta 26an. Zaharra den eztabaidan galdera berriak atera dira eta hauei plaza eskani nahi diete. Abertzaletasunak, bere oinarria zabaldu nahi badu, ez du hobe euskaltzale izateari uztea? Eta euskalgintzarentzat oztopo da abertzaletasuna? Jakin aldizkariko zuzendari Lorea Agirrek gako interesgarri eta mamitsuak jarri dizkigu mahai gainean.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »