BILAKETAK

Gaindegia

RSS-Podcast

aa

Astero bezala, gaindegia gai interesgarria proposatu digu bere tartean. Gaurko honetan, Imanol Esnaolak bigarren etxebizitzen auziak ipar Euskal Herrian duen eraginaz hitz egin digu.

Gaindegia-ko Imanol Esnaolak turismoaz hitz egin du gaurko tartean. Nola eragin du krisiak turismoan? Zer nolako pisua dauka Euskal Herriko ekonomian? Turismoan lan egiten duten pertsonen lan baldintza nolakoak dira? Galdera horiek eta gehiago erantzun ditu Esnaolak.

Asteartero bezala, Gaidegia-ko Imanol Esnaolak Euskal Herriko errealitatearen esparru bat hautatu eta horren inguruko hausnarketa egin du. Gaurkoan ghainera, aktualitateari estuki lotuta dagoen gaia landu du Esnaolak. Iragan igandean Ipar Euskal Herrian izan ziren hauteskunde munizipalen emaitzak aztertu ditu eta ezkerreko abertzaleek izan duten gorakada azaltzen saiatu da.

Asteartero bezala, Gaindegia-ko Imanol Esnaolak datu interesgarriak ekarri ditu besapean, Kalegorrian saioan hauen inguruan solasteko. Gaurkoan, iragan berri den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait datu sozioekonomiko mahai-gaineratu dizkigu Esnaolak eta hauen inguruan hausnarketa interesgarria egin du.

Asteartero bezala, Gaindegi-ko lagunen laguntza izan dugu Kalegorrian eta gaurkoan, Imanol Esnaolak Euskal Herriko enpresa demografiaz hitz egin digu.

Asteartero bezala, Gaindegia-ko Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu. Mendialdeko ekonomiaren inguruan Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak egin duen azterketaren ondorioak laburbildu dizkigu Esnaolak.

Kaleko Mobida punk eta oi musika saioak Against the Rapist, Las putass del mistol eta Akto Reflejo hiru taldeak ezagutzeko parada eman du.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »