BILAKETAK

Kirolak

RSS-Podcast

aa

Kirolari genero ikuspegitik begira jartzen gara atal honetan Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agentearekin. Gaurkoan, Kanadan jokatzen ari den emakumeen Mundu Kopari begira jarri gara. Lehiaketa bera baino generoarekin zerikusia duten hainbat erabaki izan dira albiste nagusi: FIFAk behartu egin ditu jokalariak lehen aldiz belar artifizalean jokatzera, baita sexu azterketa bat pasatzera ere.

Hilabetean behin surfari begira jartzen gara Haritz Larrañaga Altuna surflari eta Zarauzko Surf Eskolako irakaslearekin. Gaurkoan, berriki Laidako hondartzan egin dituzten obra edo hondar mugimenduak hartu ditugu hizpide. Sortutako erreakzioetatik haratago, Mundakaren eta Mundako olatu famatuaren berezitasunak, hondoek olatuaren forman duten garrantzia eta hondoen arabera sortzen diren olatu motak izan ditugu hizpide.

Gaurko saioan emakume kirolari mordoa izan dugu gurean asteburuari errepasoa egiteko: Maite Maiora (mendi lasterketak), Oihana Kortazar (mendi lasterketak), Garazi Uriarte (Getxo), Libana Taboada (Zumaia), Jon Agirregoikoa (GDKO Bizkaia) Irantzu Garcia (Curling), Uxue Garmendia (Reala), Ainhoa Alvarez (Athletic) Miriam Arana (Ordizia), Eva Porras (Bilbo), Irune Santesteban (Orvina), Nereba Belzunegi (hockey Reala), Uxue Ezkurdia (Bera Bera), Oihane Gil (Zuazo), Maria Larrakoetxea (Leadernet), Ilargi Ona (WP 9802) eta Ane Basauri (WP Leioa).

Hilabetean behin surfari begira jartzen gara Haritz Larrañaga Altuna surflari eta Zarauzko Surf Eskolako irakaslearekin. Australia ekialdeko Margaret Riverren jokatzen ari den lehen mailako surf txapelketa hartu dugu hizpide gaur. Sekulako itsaskia izan den lehen egunetan. Urautsi honen ezaugarrien, arriskuen eta txapelketa beraren inguruan mintzatu gara.

Kirolari genero ikuspegitik begira jartzen gara atal honetan Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agentearekin. Donostiako udalak berriki kaleratu duen “Komunikabideek kirolean emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko” dekalogoa aztertu dugu berarekin.

Munduko lehen mailako surf txapelketari begira jarri gara Haritz Larrañaga Altuna surflari eta Zarauzko Surf Eskolako irakaslearekin. Philipe Toledo eta Carissa Moore izan dira garaile baina emaitzez haratago, lehiakideen artean sortutako polemikaz eta naturak eskainitako ikuskizun ezaz aritu gara. Olatu aldetik eskasa baina lehiakideen aldetik oso polemikoa eta emaitzei dagokienez ezustekoa izan dela adierazi digu Larrañaga Altunak.

Lilatoiaren ardura Club Athletico San Sebastianek hartu izanak desadostasunak sortu ditu, batzuetan ustez lasterketaren izaera herrikoia eta aldarrikatzailea itzalean gera daitezkeelako. Gaiaz hausnartu dugu Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari, EMAKeko kide eta berdintasun agentearekin.

Hilabetean behin surfari begira jartzen gara Haritz Larrañaga Altuna surflari eta Zarauzko Surf Eskolako irakaslearekin. Gaur, mundu mailako txapelketei begira jarri gara berarekin. Lehiaketa ofizial eta ez-ofizial nagusiak aipatu dizkigu, baita euskaldunek bertan parte hartzeko dituzten aukerak zein diren argitu ere.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »