BILAKETAK

Kirolak

RSS-Podcast

aa

Neguko kiroletan emakumeen parte hartzea nolakoa den aztertu dugu Ainhoa Azurmendi “Avento Consultoria”ko aholkulari eta berdintasuna agentearekin. Eski motaren arabera (iraupenekoa, alpinoa, mendikoa) argazki desberdina egin daitekeela aipatu digu baina, oro ar, emakumeen parte hartzea txikiagoa dela neguko kiroletan eta arriskua eta naturarekiko harremana faktore garrantzitsuak direla. Kanadako ikerketa bat eta Norbegiako proiektu bat ere aipatu dizkigu.

Askorentzat eski garaia den arren, gu itsasora eta surfari begira jarri gara gaur Haritz Larrañaga Altunarekin batera zabaldu dugun tarte berrian. Hilabetean behin surfaren inguruko kontuak eta hausnarketak ekarriko dizkigu Larrañaga Altunak. Surfa, modan dagoen kirolaz haratago erroei begira jarriko gara berarekin. Surfaren jatorriaz, berak surfarekin duen loturaz eta ikasle dituenei ematen dizkien irakasgai nagusiez hitz egin dugu gaur berarekin. Zorrotz eta argi aritu zaigu.

Genero ikuspegitik begiratzen diogu kirolari tarteka eta gaur Roller Derbyaz aritu gara Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agentearekin. Roller Derbyan ari diren gero eta talde gehiago daude gurean (Baiona, Donostia, Arrasate, Bilbo) eta kirol hori praktikatzen duten gero eta emakume gehiago. Ohiko emakume estereotipoekin hautsi eta jabekuntza bultzatzen duen kirola dela diote aditu eta arituek.

Hondartzan edo polikiroldegi itxian jokatzea edota belar artifizialean ala naturalean lehiatzea ez da gauza bera. Gaurkoan, espazioei begira jarri gara Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agentearekin, kirola genero ikuspegitik lantzen dugun tarte honetan. Donostiako Kontxako hondartzan neskek ere futbolean jokatzeko berriki hartutako erabakia hartu dugu hizpide, besteak beste.

Aurreko ikasturteko herri kirolen tartea berreskuratu eta hilabetean behin gurean izango dugu Koldo Alduntzin. Gaurkoan, aizkorari eta harrijasotzeari begira jarri gara. Lehenik, Aitzol Atutxarekin hitz egin dugu, maila nagusiko txapeldun bizkaitarrarekin. Eta bigarrenik, iganden jokatuko den Euskadiko Txapelketan (harri txikia) parte ez hartzea erabaki duen azken urtetako txapeldunarekin, Aimar Irigoienekin.

Heldu den astetik aitzina, astelehenero 14:05 ean “Kirol Leihoa” irratsaio berria, Mikel Ibargoienen eskutik. Kirol guziek ukanen dute tokia, baina hitza emakumeek izanen dute! Ez huts egin!

eibarAmets baten konkista errealitate bihurtu du Eibar futbol taldeak Lehen Mailara igota. 27.000 biztanleko herria eta Ipurua bezalako zelai txikia munstro handien artean dabil lehian. Lan kolektiboaren garaipena, futbola ulertzeko beste modu bat, gardentasuna… hainbat izan dira taldeak utzitako irakasgaiak. Bidaia honen kontakizuna dakar Amaia Ugarte GARA egunkariko kirol kazetariak “EIBAR el triunfo del tesón” liburuan. Asteburu honetan jarriko du salgai GARA egunkariak. Guk kazetari eta idazlearekin hitz egin dugu.

Zer esana eman du Bilbon jokatu den munduko saskibaloi txapelketan gertaturikoak. Partida erdian Cheerleader-ak kantxa erdira agertzean “nork ote luke horietako batekin gau bat pasatzeko zoria!” esan zuen partida gidatzen ari en esatariak. Eta zalaparta sortu du gertaturikoak, antolatzaileek kaleratu ere egin dute esataria. Gaia aztertu dugu Avento aholkularitza zerbitzuko Ainhoa Azurmendi berdintasun agentearekin. Aurreko ikasturtean egin bezala, oraingoan ere tarteka kirolari genero ikuspegitik begira jarriko gara.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »